Kategoria: audioa
Irudigilea: NATALIE PUDALOV Gaur Xerezaderen Artxiboan atal berezi bat daukagu, gure ohituraz bestela haur ipuinak dakartzagu eta. Gure lagun Elaia Larrinagari eta Martin Roqueri eskaintzen dizkiegu, baina entzule helduok ere zuen etxeko edo inguruko txikiekin batera entzun ditzakezue disimulorako, eta disimulurako diogu, ze ondo baino hobeto dakigu zuen barruan oraindik ere bizi dela behinolako kakanarru piruletajale hori. Beraz, zuentzat guztiontzat, Pep Brunoren "Itzelhandien lo kuluxka" eta Tim Bowleyren "Jack eta heriotza", Dorleta Kortazarren ahotsean eta itzulpenean. ...
Xerezaderen Artxiboan, William Fryer Harvey-ren "Abuztuko beroa". ...Gaur izan da, uste dut, nire bizitzako egunik harrigarriena, eta gertaerak oraindik ere buuran bizi ditudala, paperean jarri nahi ditut ahalik eta argien. Hasteko eta bat, esan dezadan nire izena dela James Clarence Withencroft... Itz.: Ana I. Morales ATALA JAISTEKO SAKATU HEMEN ESKUMAKO BOTOIAZ MUSIKA (kanta, artista, albuma): 1.- "The Evil Sustained", Opus Vertigo, The Evil Sustained. 2.- "Soundtrack 01", RoyaltyFreeMusic, Cinematic Dark Mysterious Suspense Grand Piano Drama Pictures Theme. 3.- "Soundtrack 010"...
Bueltan gaude oporren ostean. Bidaian joateko aprobetxatu ohi dira bakantzak, eta guk ere halaxe egin dugu: Iolanda Zuñigaren eskutik, Post-it bizitzak liburuko lau toki deseroso bisitatu ditugu. Izan ere, liburuaren hitzaurrean Idurre Eskisabelek dioenez, Arrazoi dute gizon jakintsuek diotenean bidaiatzeak buru-bihotzak zabaltzen dituela (…). Ez nabil, ordea, New Yorkera bidaiatzeaz taxuzko munduko hiritar izaten ikastera (…) Ez. Beste bidaia batzuez ari naiz, ausartagoez, urrunagokoez. Esate baterako, neguko goiz gautu batez aldirietako tren ...
Gaur Xerezaderen Artxiboan linguae vasconum primitia bat dakargu, Iñigo Roqueren Airea poema bilduma, orain arte beste inon argitaratu gabea. Egileari bilduma honi buruzko hitz batzuk esateko, eskatu eta hauxe esan digu: erantsiko nuke poemak duela sei bat urte idatzi nituela, eta orduz gero agorraldi liriko erabatekoan nagoela ;-) Guk, ausart, horri gehituko diogu poema hauetako airean noiz edo behin asmatu dugula, snif snif, garai bateko Sarrionandiaren poesietako paisaia legendarioen espezia usain nostalgikoa... ENTZUTEKO edo JAISTEKO SAKATU HEMEN(ezkerreko botoia...
Basoaren ertzean bizi den mutiko batek heskai erraldoi bat aurkitu du. Beste aldean zer dagoen jakiteko grinaz, bide bat mozteari ekin dio, baina denbora luzea eman beharko du horretan. Ezagutzen duzu ipuin hau? Ez? Lasai, entzun Xerezadek kontatuko dizuna eta gogoratuko duzu, seguru. Xerezaderen Artxiboan Ursula K. LeGuin-en “Legez kanpokoa”. ENTZUTEKO SAKATU HEMEN (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko) MUSIKA Abestiak, agertzen diren hurrenkeran (artista, abestia eta albuma): Wooden Legs: “Great Spririt” (If it doesn't last...
Kanpoan Herio zebilen nagusi, bere hegal beltzen itzalaz dena estaltzen. Harengadik ihesi, hamar gazte etxe batean bildu ziren, konpainiaren eta ipuinen epeltasunaz bakardadeari eta izuari izkin egiteko esperantzaz. Beren oasi partikularrean, ehun ipuin kontatu zituzten eta guk horietako bat dakarkizugu gaur, uda amaieraren melankoliari aurre egiten laguntzeko. Gaur, Xerezaderen Artxiboan, Bocaccioren Dekameroitik harturik, Masetto de Lanporecchioren ipuina, non kontatzen baita nola Masetto de Lamporecchiok mutuarena eginez lortu zuen emakumeen monastegi batean baratzezain sartzea, eta n...
Basamortuan biderik ez dagoela dirudien arren, gauaren bakardadean zeruko izarren arteko lerro ikusezinak islatu egiten dira hareatzan, eta mapa misteriotsuak marratzen dituzte. Eta lerro horietatik tipi-tapa, eurek ez dakitela, bat-batean bidaiariek ezusteko enkontru miragarriak izaten dituzte. Halaxe bildu ziren gau batean Xerezade eta Literatur Mikropilulen Botikaria. Larruzko poltsa handi bat zekarren Botikariak, urrezurizko itxitura batez hornitua. Nekatuta eta pixka bat triste zegoen Xerezade, baina Literatur Mikropilulen Botikariak duna baten magalean goxo eserarazi, larruzko zorro...
Gaur Xerezadek "Loteria" ipuina entzutera gonbidatzen zaitu, Shirley Jackson idazle estatubatuarraren piezarik ezagunena. New Yorker aldizkarian argitaratu zuen 1948an, eta sekula ez bezalako erreakzio oldea eragin zuen irakurleen artean. Hegoafrikan debekatu eta guzti egin zuten ipuina. Zergatik ote baina? Udako egun eguzkitsua herri txiki batean, xorinoak kantari, auzoko atseginak --ume zein heldu-- harmonia ederrean bilduta herriko plazan urteroko ekitaldirako... Ba al da gauza inozenteagorik?MUSIKA Abestia: "Bright Sunny South" (tradizionala). Artista: Alison Krauss + Union Statio...
Gaur Xerezadek amore eman dio lotsarik gabe bere joera kuxkuxeroari eta hor hasi da triki eta traka inoren etxeko tiraderak eta armairuak zabaltzen gutun pertsonalen bila. Gutunak literatur genero bat dira, ez da hala? Beraz, gustura jesarri, kontzientzia trankil asko daukazula, gure gaurko gonbidatuen sekretuak entzutera. Ez dira makalak gero: Anne Boleyn, Mary Wollstonecraft, Harriet Wilson, Gustave Flaubert, Julian Gaiarre, James Joyce, J. R. R. Tolkien, Virginia Woolf eta Kapitaina eta Balea. Baten bat ez baduzu ezagutzen, ez kezkatu: Xerezadek kontatuko dizu, zure voyeur gozamena be...
Gaurkoan Xerezade Estatu Batuetako Georgiaraino joan da bere lagun Flannery O'Connorri bisita egitera. Izan ere, Xerezaderi ez zaio batere interesatzen jende arrunta, eta Flanneryk jende berezi piloa ezagutzen du. Batzuek amerikar gotikoa edo groteskoa deitu izan diote haren pertsonaiek osatzen duten gizarte espezial xamar horri, baina, tira, horiek etiketak baino ez dira. Aizu, Flannery, zer da horko odol putzu hori? ENTZUTEKO edo JAISTEKO, sakatu HEMEN (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko). Musika:Artista: Crapul' BluesAlbuma: Vert BluesKanta: Ve...
Gaurkoan Xerezade Katherine Mansfield idazleari joan zaio bisitan, eta, aurrez uste zuenaren kontra, ez du aurkitu dama eta zaldun dotoreez betetako saloirik, ez du entzun zetaren fru-frua alfonbra dotoreen gainetik dandarrez; ez du konplimenduzko hitz politik entzun piano nota alaiez nahasirik. Mansfieldek bestelako bizitzak erakutsi dizkio, joan den mendean bezala, gaurkoan ere inorentzat bizi diren emakumeen istorioak.Irakurle gonbidatua: Oihenart Garai.Musika:Artista: Jp de baets. Albuma: Berceuse pour Louis. Abestia: "Le matin".Artista: No, Really. Albuma: Acoustic Demo. Abestia: "Do y...
1920ko udazkean Arnold Bennetek liburu bat argitaratu zuen emakumeen gaitasun intelektualaz. Bertan esaten zuen begi bistakoa zela emakumeak gizonak baino buru motelagoak direla, eta gaineratzen zuen ez hezkuntzak ez askatasunak ez zutela hori sekula aldatuko. Desmond MaCarthy idazleak, Zapelatz Jatorra ezizenez, liburu horri buruzko erreseina bat argitaratu zuen New Statesman egunkarian, eta adierazi zuen guztiz bat zetorrela horretan Bennetekin. Garai hartan Virginia Woolf lanpetuta zegoen Jacob's Room liburua idazten, baina halako tripako mina jarri zitzaion erreseina hura irakurri ...
Iban Zalduaren hiru ipuin dakartzagu gaur: "Menpekotasuna" ipuinean txikitan eskolakide izandako bi gizonen enkontrua ikusiko dugu, eta iraganaren tentakuluak zein modu sotiletan hel daitezkeen oraineraino. "De Pauli irakaslearen etsamina" izeneko kontakizunean, berriz, ohartuko gara nola berez estresagarria den egoera bat, klaseko azterketa bat alegia, hil ala bizikoa bihur daitekeen. "Entropiarena" deritzon narrazioan ikusiko dugu zer gertatzen den bikote erlazioko eguneroko amore eman beharrek eta zapalkuntza txikiek gaina hartzen digutenean... Ai, Iban, korapilo bat egiten diguzu sa...
Lan filologiko baterako dokumentazio bila dabilela, Agustín Gorrondatxena Murgialdai ikertzaileak balada ezezagun bat aurkitu du Lekeition, honela hasten dena: Esaustazue bai Anacabe, ero kapitan Acabe Galdu nebazan ontzi gizonak, osasune eta burue… Entzun ezazu aho zabalik, Xerezadek egin zuen bezala, euskal baleazaleak, ezbeharra, obsesioa eta munduko balearik ezagunena lotzen dituen istorio liluragarria. ENTZUTEKO edo JAISTEKO, sakatu HEMEN (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko...
Gaur Xerezadek Patricia Highsmith thriller psikologikoaren artistari egin dio bisita. Patricia emakume argia eta umore gaixto eta zorrotzekoa da, baina ez dauka, holan esateko, oso-oso iritzi onik gizakiez... Ah, eta asko gustatzen zaio trenekin jolastea. Konturatu da jendeari, trenean luzaro jesarrita egon behar denean, sekulako gauza xelebreak bururatzen zaizkiola... ENTZUTEKO edo JAISTEKO, sakatu HEMEN (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko).
ISTORIO HIPERLABURRAK, Benedetti, Galeano, Monterroso, Cortazar
Ipuin hiperlaburrak dakartza oraingoan Xerezadek, eta lau idazle handiren eskutik: Mario Benedetti, Eduardo Galeano, Augusto Monterroso eta Julio Cortazar.Testu trinkoak dira, batzuetan epigrama edo teorema modukoak. Sarritan, konturatzerako amaitu egin dira, eta aho zabalik uzten gaituzte, aurrean zabaltzen zaizkigun posibilitate harrigarriez zorabiaturik. Zentzua bilatzen jarraitzera zirikatzen gaituzte. Zubi salto literario modukoa da.Jauzi egingo dugu? ENTZUTEKO edo JAISTEKO, sakatu HEMEN (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko).
Herman Melvillen Moby Dick nobelako hiru atalek osatzen dute saio hau. Atalok aukeratzean, gehienetan aipatzen ez den nobela honen ezaugarri bat hartu dugu aintzat, alegia, gizarte heteronormatiboak Melvillen garaian nahiz gurean gizonei inposatzen dizkien estereotipo eta arauak hausten dituen genero adierazpena. Entzule edo irakurle bakoitzak erabakiko du ea orri hauek blaitzen dituena homoerotismoa den ala ez, baina gauza bat argi dago: Ismael guztiz queer da. Topa dezagun horren alde! ENTZUTEKO edo JAISTEKO, sakatu HEMEN (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, be...
Mathilde Loisel langileen familia batean jaiotako emakumea da, eta ministerio bateko bulegari ilun baten emaztea. Haren bizitzan ez da luxurik, baina berak betidanik egin du amets saloietako dotorezia eta fintasunarekin, goi mailako damen sedukzio eta xarma giroarekin. Egun batean aukera sortzen zaio betidanik amestu duen gizarte horretako kide izateko gau batez. Dantzaldi dotore baterako gonbitea jaso du, eta ipuineko Mari Errauskin bezala, nahi izango du gau batez printzesa izan. Horretarako, lepoko bat eskatuko dio maileguan txikitako lagun bati, eta hortxe hasiko da bere zoritxarra. MUS...
Egunero bezala, Miliak goizeko zazpietako autobusa hartu du lanera joateko. Betiko bidea, betiko bidaideak, betiko logura... Baina gaur zerbait berezia gertatu da. Gaur, autobuseko gizarte txikiak gu guztion hobe beharrez aritzen diren ikuskaritza zerbitzuen bisita jaso du. A ze lasaitua, gure ongizatea zaintzen duen norbait egotea... ENTZUTEKO edo JAISTEKO, sakatu HEMEN (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko).
Batzuetan hobeto jakin beharko genuke lagunak aukeratzen... Gaur, Xerezaderen Artxiboan minutu bat poesiarentzat. Kirmen Uriberen "Lagun bat" poema. Irakurle gonbidatua: OIHENART GARAI ENTZUTEKO edo JAISTEKO, sakatu HEMEN (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko). Musika: Artista:Paolo Pavan Albuma: Looking for a Way Out Abestia: In Praise of Honey Rose
Dickson Countyn hilketa bat gertatu da. Wright jauna hilda agertu da ohean. Bost pertsona bildu dira hilketa gertatu den etxean frogak biltzeko. Hiru gizon (fiskala, sheriffa eta gorpua aurkitu duen baserritarra) eta bi emakume (gizonetako biren emazteak). Wright andrea, hildakoaren alarguna, ez dago bertan, atxilotuta baitago hilketaren susmopean. Hala ere, bere historia utzi du idatzita sukaldeko objektu xumeetan. Nor izango da, baina, mezu isil hori dekodetzeko gai? ENTZUTEKO edo JAISTEKO, sakatu HEMEN (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko).
Gaur Xerezade erromantiko jarri da, eta nor hobea amodioaz eta desamodioaz berba egiteko, gure bertsolari eta poetarik goxoena, sentikorrena baino? Bizitzak gogor hartu zuen Bilintx, baina berak irribarrez eta burla ttantta batez egin zion aurre, eta are gehiago: transgresore galanta izan zen, barrenak izan baitzituen bere kaleko hizkeran euskaldunen aurrera agertzeko amodioa gora-gora aldarrikatzen... Jaun-andreok, zuekin, Indalezio Bizkarrondo "Bilintx". All you need is love... Irakurle gonbidatua: JAIONE AGIRRE. Adi!! Bukaera aldera, kutixia bat dago...ENTZUTEKO edo JAISTEKO, sakat...
Bazen Txinan, enperadorearen hirian, guztiak liluraturik uzten zituen altxor preziatu bat. Ez zuen urrearen distirarik, ezta harribitxienik ere, baina haren ospea munduko bazter guztietara hedatu zen. Jakintsuek hainbat liburu idatzi zuten hartaz eta olerkariek poemarik ederrenak egin zizkioten. Hain zen miresgarria, ezen Heriok berak ere, txunditurik, amore eman baitzuen haren aurrean. Ez al duzue zuek haren aditzerarik?ENTZUTEKO edo JAISTEKO, sakatu HEMEN (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko).
Akron, Ohio, 1851. Emakumeen Eskubideei buruzko Biltzarra. Hizlari eta entzuleak eliza batean bilduta daude, eta elizgizon piloa sartu dira aretoan kongresua lehertzera. Beren autoritate erlijiosoaz eta burlaizezko hitzez eraso gogorraren pean dauzkate sufragistak. Halako batez Sojourner Truth, emakume beltz esklabo ohia, mintzalekura hurbildu da hitza eskatzeko... ENTZUTEKO edo JAISTEKO, sakatu HEMEN (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko).
Ikasleekin grabazioak egin ahal izateko dohakoa eta portablea den programa honen berri eman nahi dizugu: AUDACITY.Programa hau honako helbidean duzu eskuragarri:Audacity eramangarriaAudacity erabiltzeko tutorial errez bat hemen topatuko duzu (gazteleraz):tutoriala Jose Luis Etxezarreta