ANAKABE KAPITAINAREN BALADA, Javier González de Durana

xalp 1456153742814 Xerezaderen Artxiboa | 2012-01-03 14:57
3

Lan filologiko baterako dokumentazio bila dabilela, Agustín Gorrondatxena Murgialdai ikertzaileak balada ezezagun bat aurkitu du Lekeition, honela hasten dena:

Esaustazue bai Anacabe, ero kapitan Acabe

Galdu nebazan ontzi gizonak, osasune eta burue…

Entzun ezazu aho zabalik, Xerezadek egin zuen bezala, euskal baleazaleak, ezbeharra, obsesioa eta munduko balearik ezagunena lotzen dituen istorio liluragarria.

ENTZUTEKO edo JAISTEKO, sakatu HEMEN (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko).

Atal honetan erabilitako musika (grabazioan azaltzen den hurrenkeran):

Artista: Mike Verstu

Abestia: “Despite difficulties”

Albuma: Earth Adventure

Artista: Conspiracy

Abestiak: “Winterblast”, “The last adventure”, “A tale of a mourning hero”

Albuma: The Adventurer

Luistxo

Luistxo 2012-07-19 20:24 #1

Zoragarria iruditu zait podcast hau.

Zorionak aukeragatik Xerezade, eta ikusitakoan emaizkiezu baita ere Maria Jose Kerejeta itzultzaileari eta Gonzalez de Durana egileari.

Testu itzulia Armiarman aurkitu dut, baina ez dut jakiterik lortu, Twitterreko trukean galdu egin bainaiz, ea baladako berba zahar ustekoak nola ageri diren gaztelaniazko bertsio originalean: Ene anaixa eliza aurrian, badogu plaza barrixa... Horiek berbok, horrela ageri dira Gonzalez de Duranaren testuan? eta bere lumakoak dira?

Xerezade

Xerezade 2012-07-19 21:20 #2

Bihotza kriskitin kraskitin jarri digu zure iruzkinak, Luistxo. Mila-mila esker!

Bai, jatorrizkoan hala dago balada apokrifoa. Halaxe, euskaraz. Norbaitek aipatu du M. J. Kerexeta itzultzailearekin batera ondu zuela parte hori egileak (eta itzulpegintzaren teoriarako kasu ederra litzateke, itzultzaileak nola hartu zuen parte jatorrizkoaren sorkuntzan :-) ) . Jakina, halako lan fina egiteko, filologiaz, folkloreaz, herri hizkeraz eta baladez jakin behar da, eta poeta izatea ere ondo dator. Uste dut ezaugarri horiek guztiak betetzen dituela M.J. Kerexetak, eta beraz, datu hori ziur ez badakit ere, egia izan daiteke. Ez nion justu galdetu egileari, baina galdetu ahal diot, edo are hobeto: zuk zeuk galdetu, ziur naiz erantzungo dizula, guztiz pertsona hurbila, atsegina eta eskuzabala baita. Eta esan zenbat gustatu zaizun, merezi du eta. Lastima da hain lan bikaina hain ezezaguna izatea, argitalpen marjinal batean kaleratua.

Blanca Urgell

Blanca Urgell 2012-07-20 08:12 #3

Neure aldetik, Mari Jose Kerejetari buruz diozuna berretsiko dut, aspaldiko laguna dut eta. Baladez ondo jantzia dago, bere garaian "Maria Goiri" mintegiaren partaide izan baitzen, EHUn baladak aztertzen aritu ginen taldekidea, alegia.Eta poesian ere, aspaldiko partez seinalerik eman ez badu ere, dakidalarik, 1987ko Irun Hiria irabazi zuen "Ezezagun baten kuadernoa" poema liburu zoragarriarekin.Elkarlan bikaina, beraz.

Utzi iruzkina: