LEGEZ KANPOKOA, Ursula K. LeGuin

xalp 1456153742814 Xerezaderen Artxiboa | 2012-10-15 11:52
2

Basoaren ertzean bizi den mutiko batek heskai erraldoi bat aurkitu du. Beste aldean zer dagoen jakiteko grinaz, bide bat mozteari ekin dio, baina denbora luzea eman beharko du horretan. Ezagutzen duzu ipuin hau? Ez? Lasai, entzun Xerezadek kontatuko dizuna eta gogoratuko duzu, seguru.

Xerezaderen Artxiboan Ursula K. LeGuin-en “Legez kanpokoa”.

 

ENTZUTEKO SAKATU HEMEN (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko)

 

MUSIKA

Abestiak, agertzen diren hurrenkeran (artista, abestia eta albuma):

Wooden Legs: “Great Spririt” (If it doesn't last forever)
Wooden Legs: “Irlandish” (If it doesn't last forever)
Butterfly Tea: “Return of the Fantasy” (Greek Feeries 2010-OST)
Prana WORLD: “Here we come” (Horizons)
Butterfly Tea: “Heart of the Medieval” (Greek Feeries 2010-OST)
Wooden Legs: “David-Goliath” (If it doesn't last forever)

 

Luistxo

Luistxo 2012-12-11 13:10 #1

Aukera interesgarria izan da hau. Amelia narratzailearen izena unetxo batez blogaren aldemenko zutabean ere ikusi genuen, baina ez da gehiago ageri... Galera izango da xerezaleontzat ez badugu berriz hemendik entzuten.<br />

Xerezade

Xerezade 2012-12-12 09:51 #2

Bai, Amelia Pérezek grabazio bakarra egin zuen, eta tamalez dagoeneko ez da Xerezaderen Artxiboko kidea. Denbora laburra eman du gurekin, baina espero dugu, hala ere, inoiz berriz ere irakurle gonbidatu gisa etortzea.<br />


Utzi iruzkina: