GUTUNAK, hainbat

xalp 1456153742814 Xerezaderen Artxiboa | 2012-04-01 22:44
7

Gaur Xerezadek amore eman dio lotsarik gabe bere joera kuxkuxeroari eta hor hasi da triki eta traka inoren etxeko tiraderak eta armairuak zabaltzen gutun pertsonalen bila. Gutunak literatur genero bat dira, ez da hala?

Beraz, gustura jesarri, kontzientzia trankil asko daukazula, gure gaurko gonbidatuen sekretuak entzutera. Ez dira makalak gero: Anne Boleyn, Mary Wollstonecraft, Harriet Wilson, Gustave Flaubert, Julian Gaiarre, James Joyce, J. R. R. Tolkien, Virginia Woolf eta Kapitaina eta Balea.

Baten bat ez baduzu ezagutzen, ez kezkatu: Xerezadek kontatuko dizu, zure voyeur gozamena bete-betea izan dadin.

ENTZUTEKO edo JAISTEKO, sakatu HEMEN (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko).

MUSIKA

1. Anne Boleyn:

Kanta: "Mille regrez"; egilea: de Narvaez; artista: Trinity Baroque/The Forbury Consort/The Holbein Constort. Guest artist: Steven Player; albuma: Music from the reign of Henry VIII

2. Mary Wollstonecraf:

Kanta: "Zarabande"; iturria: Libro de arpa de Bernardo de Zola y Galdeano, 1700; artista: Ensamble Diatesseron; albuma: Le Basque.

3. Harriet Wilson:

Kanta: "Sonata in E major, Op. 109" (Songs of hope for Haiti project); egilea: L. v. Beethoven; artista: John Adams; albuma: Sonata in E major, po. 109" (Songs of hope for Haiti project).

4. Gustave Flaubert:

Kanta: Mazurca in C major op. 33, No. 3 (A Mlle. la Comtesse Rosa Mostowska). Egilea: F. Chopin Artista: Monia Alianello; Albuma: 4 mazurcas Op. 33.

5. Julian Gaiarre:

Kanta: "Una furtiva lagrima". Egilea: G. Donizetti. Opera: L´Elisire d´amore. Artista: Josep Carreras (Julian Gayarre filmetik hartua).

6. James Joyce:

Kanta: "South Wind". Artista: Brigan Ensamble. Albuma: Irish Roots second part.

7. J. R. R. Tolkien:

Kanta: "Christmas Holidays"; artista: Akashic Records; albuma: Christmas Holidays

8. Virginia Woolf:

Kanta: "Goodbye"; artista: Chet Baker; albuma: Maestros del Jazz&Blues: Chet Baker.

9. eta 10. Kapitaina eta Balea:

Kanta: "Fast to the Sun"; artista: BMarlin; albuma: Funny One.

Iñigo

Iñigo 2012-04-02 11:11 #1

Ana, uste dut oraingoan marka guztiak hautsi dituzula. Oraindik ikaraz nago zure erregistro-aberastasun horrekin.

Eskerrik asko.

ana morales

ana morales 2012-04-02 12:01 #2

Ikaraz zergatik, bihotza? Nik zuretzat beti erregistrorik maitetsuena... :-))

Iñigo

Iñigo 2012-04-02 12:19 #3

Ikaraz, baina ez beldurrez, dar-dar baizik.

Joyce-ren gutuna entzutean, esaterako, lehenbizi zapore-nahaste asmaezin bezain jenial bat dastatzean izaten den sentipen bera izan dut. Musika bikaina (aupa, Jasone!) lagun, testu gordin ia eskatologikoari dagokion doinua eman diozu: amodiozko gutun ezin samurrago batena. Ez zen erraza, baina lortu duzue.

Txapela kenduta, nire buru soildua erakusten dizuet.

ana morales

ana morales 2012-04-02 13:06 #4

Ohhhhhhhhhhhhhhhhhhh hila naiz ezin hilagatik!!!

Edizioa ere neurea da.

Baina, adiskide, laukote bat ibili gara affair honetan, itzulpena, zeure itzulpena, IñigoRoqueEguzkitza, ZORAGARRIA delako!!

ana morales

ana morales 2012-04-02 13:08 #5

... diot, laukotea: James Joyce , Nora Barnacle, zeu eta neu.

Luistxo

Luistxo 2012-04-05 22:38 #6

Mila esker neure eskaerari kasu egiteagatik. Gutun gehienen doinuaren ondoan, Flaubert eta Tolkien geratzen dira nolabait prosaiko eta lauak, baina efektu orokorra zoragarria da. Eta ondo egina e-posta mezuak jartzea. Tratu epistolarra ez da hil :-)

Ana Morales

Ana Morales 2012-04-06 00:39 #7

Ez horregatik, gustu handiz egin dugu!

Eta eskerrik asko hain iruzkin zehatzagatik. Arrazoia duzu: teknologia berriei esker tratu epistolarra Janen Austenen garaian (egunean elkarri igual 10 gutun bidaltzen zizkietenean, mezulari bidez) bezain bizi dago.

Eta beste eskaririk baduzu, badakizu, hementxe gaituzu.

Utzi iruzkina: