ISTORIO HIPERLABURRAK, Benedetti, Galeano, Monterroso, Cortazar
Ipuin hiperlaburrak dakartza oraingoan Xerezadek, eta lau idazle handiren eskutik: Mario Benedetti, Eduardo Galeano, Augusto Monterroso eta Julio Cortazar.
Testu trinkoak dira, batzuetan epigrama edo teorema modukoak. Sarritan, konturatzerako amaitu egin dira, eta aho zabalik uzten gaituzte, aurrean zabaltzen zaizkigun posibilitate harrigarriez zorabiaturik. Zentzua bilatzen jarraitzera zirikatzen gaituzte. Zubi salto literario modukoa da.
Jauzi egingo dugu?
ENTZUTEKO edo JAISTEKO, sakatu HEMEN (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko).
Iruzkinak
Eriz 2012-01-23 20:06 #1
ideia ezin hobea izan duzue¡¡¡¡¡¡ Zorionak blog honetan parte hatzen duzuen guztioi.<br /><br />
Xerezade 2012-01-23 23:41 #2
Eskerrik asko, Eriz!!! Ez dakizu zelako poza ematen digun zure erantzunak. Proposamenik entzun nahi zenukeen testuren bat irakur dezagun, edo iruzkinik baldin baduzu gure podcasta hobetzeko, pozarren jasoko ditugu. Laster arte!<br />
Utzi iruzkina: