Kategoria: cortazar
ISTORIO HIPERLABURRAK, Benedetti, Galeano, Monterroso, Cortazar
Ipuin hiperlaburrak dakartza oraingoan Xerezadek, eta lau idazle handiren eskutik: Mario Benedetti, Eduardo Galeano, Augusto Monterroso eta Julio Cortazar.Testu trinkoak dira, batzuetan epigrama edo teorema modukoak. Sarritan, konturatzerako amaitu egin dira, eta aho zabalik uzten gaituzte, aurrean zabaltzen zaizkigun posibilitate harrigarriez zorabiaturik. Zentzua bilatzen jarraitzera zirikatzen gaituzte. Zubi salto literario modukoa da.Jauzi egingo dugu? ENTZUTEKO edo JAISTEKO, sakatu HEMEN (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko).
Nire artikulu bat agertu da EIZIEk sustatutako "Langintza Xeheki" sailean."Duela hamazazpi urteko itzulmoldeak Julio Cortázarren Hegoaldeko autopistan"
"Buscamos nuestro infierno, llevamos milenios construyéndolo, y después de mucho esfuerzo, ahora podemos vivir de la peor manera posible." &n...