EZ NAIZ EMAKUMEA ALA?, Sojourner Truth

xalp 1456153742814 Xerezaderen Artxiboa | 2011-09-04 16:24
4

Akron, Ohio, 1851. Emakumeen Eskubideei buruzko Biltzarra. Hizlari eta entzuleak eliza batean bilduta daude, eta elizgizon piloa sartu dira aretoan kongresua lehertzera. Beren autoritate erlijiosoaz eta burlaizezko hitzez eraso gogorraren pean dauzkate sufragistak. Halako batez Sojourner Truth, emakume beltz esklabo ohia, mintzalekura hurbildu da hitza eskatzeko...

ENTZUTEKO edo JAISTEKO, sakatu HEMEN (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko).

Luistxo

Luistxo 2012-02-21 18:25 #1

Xerezaderen artxiboaz ez nekien ezer... beste inongo Podcast-ez ere apenas, egia esanda. Baina mp3ak autoan entzuteko FM uhin-igorle bat oparitu nion neure buruari Errege Egunean eta harekin hasi ahal izan naiz. Hala ere, toketxo bat eman ez balidate, Xerezaderengandik urrun nengoke oraindik ere. Barkaidazue, o hiru graziok.

Podcast honetan dabilen lagun batek ale hau (eta besteren bat) gomendatu zidan, eta benetan eskertzen diot. Duintasunaren aldeko aldarri bat, duela 150 urte eliza batean egindakoa, euskaraz indar horrekin entzutea gozamena izan da.

Banoa artxiboko beste aleren batzuk entzutera.

Xerezade

Xerezade 2012-02-22 20:40 #2

Eskerrik asko, Luistxo! Xerezaderen orkatiletako txintxarriak klin-klan-klin-klan dabiltza pozezko dantza pausoez!

Eta hain jentila izan zarenez, Xerezadek zure eztitasuna saritu nahi du, eta horregatik aukera emango dizu zuk zeuk gura duzun irakurgaia proposatzeko. Esan zer entzuteko gogoa duzun, Luistxo, eta Xerezadek belarrira esango dizu.

Luistxo

Luistxo 2012-02-24 14:46 #3

Oo! Hau ohorea eskaintza pertsonal honena!

Tira, lan handirik ez eragiteko ere (edo ez dakit, agian grabaketa ñimiñoa handiaren prezio berean irteten zaizue), gutun labur bat eskatuko banizue?

Gustave Flaubert-ek epaitu zuten egunaren bezperan, 1957an, editoreari idatzi ziona:

Je vous annonce que demain 24 janvier, j'honore de ma présence le
banc des escrocs, 6e chambre de police correctionnelle, 10 heures du matin.
Les dames sont admises ; une tenue décente et de bon goût est
de rigueur. Je ne compte sur aucune justice. Je serai condamné et
au maximum peut-être, douce récompense de mes travaux, noble
encouragement donné à la littérature !... Vous auriez
peut-être, un jour ou l'autre, l'occasion d'entretenir l'Empereur
de ces matières. Vous pourrez, en matière d'exemple, citer
mon procès comme une des turpitudes les plus ineptes qui se passent
sous son régime... Je déplais aux Jésuites de robe
courte et aux Jésuites de robes longues ; mes métaphores irritent
les premiers ; ma franchise scandalise les seconds. »

Horixe ba :-)

Xerezade

Xerezade 2012-02-25 10:45 #4

Zure desirak aginduak dira Xerezaderentzat...

Utzi iruzkina: