QUEER MOBY DICK, Herman Melville
Herman Melvillen Moby Dick nobelako hiru atalek osatzen dute saio hau. Atalok aukeratzean, gehienetan aipatzen ez den nobela honen ezaugarri bat hartu dugu aintzat, alegia, gizarte heteronormatiboak Melvillen garaian nahiz gurean gizonei inposatzen dizkien estereotipo eta arauak hausten dituen genero adierazpena.
Entzule edo irakurle bakoitzak erabakiko du ea orri hauek blaitzen dituena homoerotismoa den ala ez, baina gauza bat argi dago: Ismael guztiz queer da. Topa dezagun horren alde!
ENTZUTEKO edo JAISTEKO, sakatu HEMEN (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko).
Iruzkinak
Luistxo 2012-02-22 09:05 #1
Lehen pasartea entzuten ari nintzela, esajeratzen ari ote zineten pentsatu nuen: inozente samarra egiten zitzaidan belarrira. Baina 2.a crescendo bat izan da, eta 3.a, apoteosikoa.

Espainolezko txiste on/txar horri buelta emanez (pierde más aceite que el coche de Locomia), esan genezake: "Pierde más aceite, de ballena, que Moby Dick"

Xerezaderen artxibo hau... interesgarria da bai :-) eskerrik asko artxibistei!

Xerezade 2012-02-22 20:46 #2
Esajeratu? Ez, jauna, Xerezadek esan duen gauza bakarra da hemen agertzen den genero maskulinoaren adierazpena ez zela heteronormatiboa, eta hori ezin daiteke ukatu, ezta? Hortik gora, Xerezade ez litzateke ausartuko ezer gehiago esatera, ezpada sexualitatea, generoa bezala, zera... fluiiiiidoooa dela, Ismaelek eskuartean darabilen esperma bezalakoa.
Zure esaldiari dagokionez, injeniotsua da oso, baina... ez dakit... dotorea...? Gehiago gustatzen zait esatea Ismael esnekizalea dela...

Utzi iruzkina: