Batzuetan, espero ez genituen eginkizunak gure gain hartzea tokatzen zaigu; ezohiko zirkunstantziek ezohiko jokabidea eskatzen omen dute. Baina, zer da ezohikoa? Gaur, Xerezaderen Artxiboan Philip K. Dick eta "Elfoen erregea". Itzultzailea: Aritz Gorrotxategi Sarrera eta ahotsa: Ana Morales Edizioa: Jasone Larrinaga Atala jaisteko sakatu hemen eskumako botoiaz.   Doinu guztiak freesound. org webgunetik hartukoak, amaierako abestia izan ezik:   "Nigth Fairies", Brandon Fiechter. Albuma: Ancient Legends. <  


Herman Melvillen Moby Dick nobelako hiru atalek osatzen dute saio hau. Atalok aukeratzean, gehienetan aipatzen ez den nobela honen ezaugarri bat hartu dugu aintzat, alegia, gizarte heteronormatiboak Melvillen garaian nahiz gurean gizonei inposatzen dizkien estereotipo eta arauak hausten dituen genero adierazpena. Entzule edo irakurle bakoitzak erabakiko du ea orri hauek blaitzen dituena homoerotismoa den ala ez, baina gauza bat argi dago: Ismael guztiz queer da. Topa dezagun horren alde! ENTZUTEKO edo JAISTEKO, sakatu HEMEN (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, be...


Azken iruzkinak