Kilaterik gabeko bitxi(keri)ak

etx 1456132395106 Etx Kultur Elkartea | 2007-06-16 23:52


Gaur goizean, Lea-Artibaiko amankomunazgoak eta udalak antolatutako zaldi azoka izan da Etxebarrin. Egiten den azoka bakarra da gurean eta aurten, aukera izan dugu bertan gure berri emateko. Mankomunitatera jo eta bertan, postu bat jartzeko tramitazioa arazorik gabe bideratu zigun teknikariak, handik, Iñigo Ansola (amankomunazgogko lehendakariak) baiezkoa eman bazigun ere, azoka baina bi egun lehenago herriko alkateak baimena ukatu digu. Bere ustez, ezin dugu postu bat jarri azoka horretan zaldiekin ez dugulak zer ikusirik. Hau dela eta gure postua  hutsik egon da,; ikusi argazkian:
Baina, orduan, berritxuko gozogileek (zeinak oso postre eta ogi ederrak egiten dituzten) zer ikusirik badute zaldiekin? Zergaitik ezin genituen guk geure postuan pintxo batzuk saldu eta dugun materiala saltzeaz gain gure taldea jendeari ezagutarazi? Norbaitek ba al du erantzuna? Zer iruditzen zaizu guztia? B(itxia) ezta?


Utzi iruzkina: