Oporrak opor
Egia da Zamudioko lehiaketaren tentsioak bere ordaina eduki duela. Sailkatuak eta sarituak izanaren poza eta eskolako lanak, gripeak eta oporrak hartu beharra batera etorri dira.
Egun batzuk libre hartzea erabaki dugu.
Hori egin aurretik, Santamasen inguruan, Beñatekin egin genuen berba jakiteko nola ikusten duen lanari batera ekitearena. Beti bezala, Arizmendiko entrenatzailea laguntzeko prest. Urtarrilaren lenenetan egongo garela gelditu ginen.
Horrezaz gain, Euskal Mapakoekin jarri ginen kontaktuan. Tagzaniakoei idatzi eta gurekin egoteko presta dagoela esan digu Mikel Lizarraldek.
Gainera, Asier Arranz, barakaldoko mutil batekin harremanetan jarri gara, gurearen tankerako proiektuetan ibili delako lanean (Nebutek enpresa dauka). Idatzi genionean San Frantziskon zegoen eta hitzordu bat jartzeko prest zegoen. Lotuko dugu aurrerago.
Azkenik, Juan Marin, Aita Menniko medikuarekin jarri ginen kontaktuan, bertan egiten duten errehabilitazioan robotikak jokatzen duen paperari buruz gehiago jakiteko. Abenduaren 28an geratuta gaude Juanekin.
Beraz, oporrak bai, baina planak ugari.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: