Errehabilitazioa

No profile photo GURELprototype | 2010-12-30 17:40

Jakina da  Arrasateko Santa Agedan dagoen Aita Menni punta puntako ospitala dela  errehabilitazio lanetan. Horregatik bertara joan ginen abenduaren 28an bisitalditxo bat egitera.Istripuen ondorioz, gaixotasun fisiko ala neurologikoa daukatenen egoera hobetzeko lanean dabil bertan Juan Marin medikua.Berarekin egon ginen berba egiten luze eta zabal FLLrako prestatu dugun proiektua zertan den eta etorkizunerako gure asmoak zeintzuk ziren.Berehala sintonizatu zuen Juanek gure asmoarekin. Gainera informatika eta diseinuaz zenbat dakien ikusi ahal izan genuen berehala. Bere jarrera gain...


Oporrak opor

No profile photo GURELprototype | 2010-12-26 11:00

Egia da  Zamudioko lehiaketaren tentsioak bere ordaina eduki duela. Sailkatuak  eta sarituak izanaren poza eta  eskolako lanak, gripeak  eta oporrak hartu beharra batera etorri dira.Egun batzuk libre hartzea erabaki dugu.Hori egin aurretik, Santamasen inguruan, Beñatekin egin genuen berba jakiteko nola ikusten duen  lanari batera ekitearena. Beti bezala, Arizmendiko entrenatzailea laguntzeko prest. Urtarrilaren lenenetan  egongo garela gelditu ginen.Horrezaz gain, Euskal Mapakoekin jarri ginen kontaktuan. Tagzaniakoei idatzi eta gurekin egoteko presta dagoela e...


Azkenean jakin dugu Beñat Irazabal irakaslea arduratuko dela Arizmendi-Ikerlan taldearen entrenatzaile izateaz. Jarri gara berarekin kontaktuan, beste gauza batzuen artean,  harremana eta elkarlana bultzatzeko eta elkarri laguntzeko. Tipo atsegina da, informatikaria ikasketaz, eta ilusioa transmititzen duena.Laster, urriaren 20an, asteazkenean, Arrasateko San Viatorrera bisitatxo bat egitera joango  gara. Horrela, bertako taldea ezagutu eta guk orain arte egin duguna komentatuko diegu. 16 urte ingurukoak dira Arrasatekoak eta adin tartea handia izan  arren, espero dugu gureek...