Arizmendikoekin lehen harremanak

No profile photo GURELprototype | 2010-10-12 22:32

Azkenean jakin dugu Beñat Irazabal irakaslea arduratuko dela Arizmendi-Ikerlan taldearen entrenatzaile izateaz. Jarri gara berarekin kontaktuan, beste gauza batzuen artean,  harremana eta elkarlana bultzatzeko eta elkarri laguntzeko. Tipo atsegina da, informatikaria ikasketaz, eta ilusioa transmititzen duena.
Laster, urriaren 20an, asteazkenean, Arrasateko San Viatorrera bisitatxo bat egitera joango  gara. Horrela, bertako taldea ezagutu eta guk orain arte egin duguna komentatuko diegu. 16 urte ingurukoak dira Arrasatekoak eta adin tartea handia izan  arren, espero dugu gureek inpresio ona emango dietela eta guk beraiengandik "presio" apurtxo bat sentitzea!
Bestetik, Aita Menni Ospitalekoekin jarri gara harremanetan  han egiten dutena erakutsi diezaigutela eskatzeko. Bertan, beste gauza askoren artean, burmuineko kaltea dituztenentzako errekuperazio zerbitzuakdituzte eta horietariko batzuetan informatika eta errobotika erabiltzen dira. Urriaren laugarren astean joango gara bertara Prototypekideak.


Utzi iruzkina: