Gabonetatik hona ez gara gure onenean egon. Bilerak egin ditugu eta ahalegindu gara identifikatzen hemendik aurrera egin behar ditugun lanak. Baina animoz apal xamar egon gara. Ez gaizki. Gure artean gustara. Baina, lanari behar bezala ekin barik. Abenduaren 11koa gauza handia izan zen eta akaso haren ostean ajea eduki dugu. Egoera honetatik irten guran, Mikel Tagzaniakoa eta Autocad erabiltzen erakutsi zigun Mikel Sanchezekin egon gara. Hala ere, bazirudien errobotaren programazioa eta proiektuaren garapena motelduta genuela. Ez genion behar bezala esku sartzea lan horri. Azkenean...


Eskerronez

2
No profile photo GURELprototype | 2010-12-11 21:24

Poza, poz haundia. Estatu mailako lehiaketara joateko sailakatu diren taldeen artean  Prototype dago. Horrela erabaki dute gaur, abenduaren 11an, Zamudion First Lego Leagueko epaileek. Gainera gazte Gazte Promesen saria eman digute!Halakorik ez  genuen espero, benetan. Eta pozez zoratzen  gaude.Irailetik honako bidean lagun izan ditugunak gogoan dauzkagu orain. Beraiei esker ere lortu dugu orain artekoa. Animo faltarik ez dugu eduki.Bakuva eta Arizmendi taldeetakoen bultzada eta laguntza.Gatzagako famili eta lagun artekoak.Roberto Galdos, Gotzon Arzellus, Goio Arana, Jon Bara...


Azkenean jakin dugu BeƱat Irazabal irakaslea arduratuko dela Arizmendi-Ikerlan taldearen entrenatzaile izateaz. Jarri gara berarekin kontaktuan, beste gauza batzuen artean,  harremana eta elkarlana bultzatzeko eta elkarri laguntzeko. Tipo atsegina da, informatikaria ikasketaz, eta ilusioa transmititzen duena.Laster, urriaren 20an, asteazkenean, Arrasateko San Viatorrera bisitatxo bat egitera joango  gara. Horrela, bertako taldea ezagutu eta guk orain arte egin duguna komentatuko diegu. 16 urte ingurukoak dira Arrasatekoak eta adin tartea handia izan  arren, espero dugu gureek...