Arizmendikoen laguntza

No profile photo GURELprototype | 2011-01-22 18:00

Gabonetatik hona ez gara gure onenean egon.

Bilerak egin ditugu eta ahalegindu gara identifikatzen hemendik aurrera egin behar ditugun lanak.

Baina animoz apal xamar egon gara. Ez gaizki.

Gure artean gustara.

Baina, lanari behar bezala ekin barik.


Abenduaren 11koa gauza handia izan zen eta akaso haren ostean ajea eduki dugu.


Egoera honetatik irten guran, Mikel Tagzaniakoa eta Autocad erabiltzen erakutsi zigun Mikel Sanchezekin egon gara.


Hala ere, bazirudien errobotaren programazioa eta proiektuaren garapena motelduta genuela. Ez genion behar bezala esku sartzea lan horri.




Azkenean, Beñat eta Arizmedikoekin elkartzea erabaki dugu. Beraiek nola ari diren, nolako asmoak dauzkaten…eta orokorrean nolako animoa daukaten jakin gura genuen.

Urtarrilaren 19an gerturatu ginen Gaztelupekora, Arrasaten, eta beraiekin egon ginen lanean pare bat orduz.

Beraien errobot diseinu berria azaldu ziguten.




Guk proiektu zientifikoa eta zalalantzak mahaigaineratu genizkien.

Eta gailetak et animo asko eman ziguten.

Gaur, urtarrilaren 21ean Gatzagan gaude bueltan. LANEAN. Animoz ondo. Diseinu berriak probatzen. Programazioa egokitzen.



 

Gaurko lan saioan, gaitera Prize erabiliko dugu, froga modura eta horrekin proiektu zientifikoa gazteleratzen hasiko gara. Ohitura hartzeko.

 

Arizmendi-Ikerlangoei esan genien hurrengo bilera Gatzagan egingo genuela. Eta asko poztuko gara etortzen direnean. Asko laguntzen digute.

 



Azkenean, lagunak egingo gara!!!!!!!!!!!


Utzi iruzkina: