First Lego Leaguen eman genituen aurreneko pausuen artean lehenetariko bat Arrasatera joan eta Arizmendi-Ikerlanekoekin egotea izan zen. Orduan gonbidtu genituen gurera etortzera. Atzo bete zuten hitza, gure pozerako.Beñat eta taldeko beste bost bat partaide izan ziren Gatzagan eta errobotarekin egin duten aurrerakada erakutsi ziguten. Aho zabalik utzi gintuen nola lortu dituzten lau misio jokaldi berean burutzea. Txapeldun batzuk dira.Gureek ere orain arte lortutakoak azaldu zizkieten eta hor ibili ziren ikasteko zenbat dagoen eztabaidatzen.Merendolarak prestatu genituen gauzak jan eta eda...


Azkenean jakin dugu Beñat Irazabal irakaslea arduratuko dela Arizmendi-Ikerlan taldearen entrenatzaile izateaz. Jarri gara berarekin kontaktuan, beste gauza batzuen artean,  harremana eta elkarlana bultzatzeko eta elkarri laguntzeko. Tipo atsegina da, informatikaria ikasketaz, eta ilusioa transmititzen duena.Laster, urriaren 20an, asteazkenean, Arrasateko San Viatorrera bisitatxo bat egitera joango  gara. Horrela, bertako taldea ezagutu eta guk orain arte egin duguna komentatuko diegu. 16 urte ingurukoak dira Arrasatekoak eta adin tartea handia izan  arren, espero dugu gureek...


Azken iruzkinak