Arizmedikoak gure txokoan
First Lego Leaguen eman genituen aurreneko pausuen artean lehenetariko bat Arrasatera joan eta Arizmendi-Ikerlanekoekin egotea izan zen. Orduan gonbidtu genituen gurera etortzera. Atzo bete zuten hitza, gure pozerako.
Beñat eta taldeko beste bost bat partaide izan ziren Gatzagan eta errobotarekin egin duten aurrerakada erakutsi ziguten. Aho zabalik utzi gintuen nola lortu dituzten lau misio jokaldi berean burutzea. Txapeldun batzuk dira.
Gureek ere orain arte lortutakoak azaldu zizkieten eta hor ibili ziren ikasteko zenbat dagoen eztabaidatzen.
Merendolarak prestatu genituen gauzak jan eta edan eta gustura egon ginen.
Gure artean norgehiagoka badago eta hori oso ona da.
Baina, beraiek badakite gure animoa ez zaiela faltako abenduaren 11ko lehiaketan.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: