#ametsak

2
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2014-01-07 23:35

  Aspaldi hil ziren aita eta ama agertu zaizkit bart ametsetan. Bidaia luze batetik itzuli balira lez, ezustekoagatik harrituta eta atsegin handiz hartu ditut. Besarkada luze eta estuan batu gara hirurok. Itzarrik jada, kafea eskuan, oraindik sentitzen nuen besarkadaren epela eta gurasoen irribarrearen gozoa, hain izan da erreala ametsa. Gogoberriturik eta bizi pozez gainezka eman dut eguna.Uste dut ahantz ez dakidan uzten dudala idatzita hau.    


Berandu nator zorrak kitatzera, baina, tira, banator. Ahaztua daukat noiz jaso nuen Julen Gabiriaren mezua ea geratuko ginen berba batzuk botatzera garagardo batzuk lagun. -Ederto! esan nion -noiz esan diot nik ezetz garagardo bati!- eta horrela lotu ginen. Egin genuen berba, bai, aiten ikusezintasunaz, seme-alabez eta mila gauzez: Internetez, Twitterrez (ez dago modurik gizon hau Twitterrera ekartzeko, dedio!), eta hainbat kontuez. Eta gabon aldera-edo heldu zitzaidan oparia! Eta, irakurrita -aspaldi-, esan behar dut, Jozulinen gomendioa da, 8-13 urte bitarteko seme-alabarik bad...


Errehabilitazioa

No profile photo GURELprototype | 2010-12-30 17:40

Jakina da  Arrasateko Santa Agedan dagoen Aita Menni punta puntako ospitala dela  errehabilitazio lanetan. Horregatik bertara joan ginen abenduaren 28an bisitalditxo bat egitera.Istripuen ondorioz, gaixotasun fisiko ala neurologikoa daukatenen egoera hobetzeko lanean dabil bertan Juan Marin medikua.Berarekin egon ginen berba egiten luze eta zabal FLLrako prestatu dugun proiektua zertan den eta etorkizunerako gure asmoak zeintzuk ziren.Berehala sintonizatu zuen Juanek gure asmoarekin. Gainera informatika eta diseinuaz zenbat dakien ikusi ahal izan genuen berehala. Bere jarrera gain...


Oporrak opor

No profile photo GURELprototype | 2010-12-26 11:00

Egia da  Zamudioko lehiaketaren tentsioak bere ordaina eduki duela. Sailkatuak  eta sarituak izanaren poza eta  eskolako lanak, gripeak  eta oporrak hartu beharra batera etorri dira.Egun batzuk libre hartzea erabaki dugu.Hori egin aurretik, Santamasen inguruan, Beñatekin egin genuen berba jakiteko nola ikusten duen  lanari batera ekitearena. Beti bezala, Arizmendiko entrenatzailea laguntzeko prest. Urtarrilaren lenenetan  egongo garela gelditu ginen.Horrezaz gain, Euskal Mapakoekin jarri ginen kontaktuan. Tagzaniakoei idatzi eta gurekin egoteko presta dagoela e...


Azkenean jakin dugu Beñat Irazabal irakaslea arduratuko dela Arizmendi-Ikerlan taldearen entrenatzaile izateaz. Jarri gara berarekin kontaktuan, beste gauza batzuen artean,  harremana eta elkarlana bultzatzeko eta elkarri laguntzeko. Tipo atsegina da, informatikaria ikasketaz, eta ilusioa transmititzen duena.Laster, urriaren 20an, asteazkenean, Arrasateko San Viatorrera bisitatxo bat egitera joango  gara. Horrela, bertako taldea ezagutu eta guk orain arte egin duguna komentatuko diegu. 16 urte ingurukoak dira Arrasatekoak eta adin tartea handia izan  arren, espero dugu gureek...


Eta dirudienez ez dauka erretzeari uzteko asmorik. Egia esan ez ditu zigarro gehiegi konsumitzen, bost eguneko besterik ez, berak horrela erabaki baitzuen. Bere erabakia guztiz sentsugabea iruditzen zait eta ziur nago Andereri kalteren bat eragingo diola. Txarrena da badakidala nondik atera duen erabaki hori. Direla urte batzuk amaren lagun bat haurdun zegoen eta ezin izan zion erretzeari utzi.Medikuarengana jo zuen eta medikuak zera esan zion: umeari kalte handiagoa eragiten zion erretzeari uztearren sortutako estresak lauzpabost zigarrok baino. Eta gaur egun, adibide horretan oinarrituz e...


Munduko aita guztien kontra herra bereziren bat dudala gezurtatzeko, aitatasuna ospatzen duen liburu bat gomendatzera natorkizue gaurkoan. 20 días con Julian y Conejito du izena gazteleraz. Bere autorea: Nathaniel Hawthorne. Idazle iparramerikarra ezagutzen dutenentzat, lan honek bere fikzio lanekin zerikusi gutxi duela argitu beharra dago. Hemen ez dago deabrurik, indar zitalik, bekatuaren itzalik. Dagoena Julian txikitxo bat da, Hawthorne-en semea, alegia, askotan deabrutxo baten antza hartuko duena. Liburutxoa egilearen bitakora bat baino ez da, lumaz eta paperean idazten ziren horietako...


Atzo gure ohe azpian dauden arropak atera genituen. Ilobek erabili zituzten arropa horiek eta direla hiru urte ekarri genituen koinataren etxetik. Denetarik zegoen: galtzerdiak, pijamak, jertseak, etb. Egia esan umeentzako arropen izenak ez dut oso ondo ezagutzen. Amak azaldu zidan nola erabiltzen den body  delakoa. Dirudienez body hori aurretik irekitzen da (eta ez atzetik) lehenengo egunetan oso garrantitsua delako zilbor-hestearen orbaina zaintzea. Argi dago hurrengo hilabetetan gauza asko ikasi behar izango dudala. Suposatzen dut moldatuko naizela, aita guztiak bezala. &n...


Lau hilabete pasatu ondoren, hainbeste itxaron dugun berria heldu da azkenean: neska baten gurasoak izango gara. Izan ere, amniozentesisak sexua izan ezik, dena ondo dagoela ere adierazi du. Hau bai poza! Sekretuan edukitako berria mundu osora zabal dezaket orain. Iaz lasteregi kontatu nuen halako albiste bat eta zorritzarrez umetxoa bidean galdu genuen. Txarrena izan zen mundu guztiari esatea. Suposatzen dut horixe dela arrazoia hain eskututa edukitzeko oraingo honetan. Neskaren izena aspalditik erabakita dago: Andere. Amak hartu zuen erabakia. Aitak, ordea, abizena emango dio neskari, nos...


Azken iruzkinak