Eta dirudienez ez dauka erretzeari uzteko asmorik. Egia esan ez ditu zigarro gehiegi konsumitzen, bost eguneko besterik ez, berak horrela erabaki baitzuen. Bere erabakia guztiz sentsugabea iruditzen zait eta ziur nago Andereri kalteren bat eragingo diola. Txarrena da badakidala nondik atera duen erabaki hori. Direla urte batzuk amaren lagun bat haurdun zegoen eta ezin izan zion erretzeari utzi.Medikuarengana jo zuen eta medikuak zera esan zion: umeari kalte handiagoa eragiten zion erretzeari uztearren sortutako estresak lauzpabost zigarrok baino. Eta gaur egun, adibide horretan oinarrituz e...
Atzo gure ohe azpian dauden arropak atera genituen. Ilobek erabili zituzten arropa horiek eta direla hiru urte ekarri genituen koinataren etxetik. Denetarik zegoen: galtzerdiak, pijamak, jertseak, etb. Egia esan umeentzako arropen izenak ez dut oso ondo ezagutzen. Amak azaldu zidan nola erabiltzen den body delakoa. Dirudienez body hori aurretik irekitzen da (eta ez atzetik) lehenengo egunetan oso garrantitsua delako zilbor-hestearen orbaina zaintzea. Argi dago hurrengo hilabetetan gauza asko ikasi behar izango dudala. Suposatzen dut moldatuko naizela, aita guztiak bezala. &n...
Lau hilabete pasatu ondoren, hainbeste itxaron dugun berria heldu da azkenean: neska baten gurasoak izango gara. Izan ere, amniozentesisak sexua izan ezik, dena ondo dagoela ere adierazi du. Hau bai poza! Sekretuan edukitako berria mundu osora zabal dezaket orain. Iaz lasteregi kontatu nuen halako albiste bat eta zorritzarrez umetxoa bidean galdu genuen. Txarrena izan zen mundu guztiari esatea. Suposatzen dut horixe dela arrazoia hain eskututa edukitzeko oraingo honetan. Neskaren izena aspalditik erabakita dago: Andere. Amak hartu zuen erabakia. Aitak, ordea, abizena emango dio neskari, nos...