Berri ona iritzi da
Lau hilabete pasatu ondoren, hainbeste itxaron dugun berria heldu da azkenean: neska baten gurasoak izango gara. Izan ere, amniozentesisak sexua izan ezik, dena ondo dagoela ere adierazi du.
Hau bai poza! Sekretuan edukitako berria mundu osora zabal dezaket orain. Iaz lasteregi kontatu nuen halako albiste bat eta zorritzarrez umetxoa bidean galdu genuen. Txarrena izan zen mundu guztiari esatea. Suposatzen dut horixe dela arrazoia hain eskututa edukitzeko oraingo honetan.
Neskaren izena aspalditik erabakita dago: Andere. Amak hartu zuen erabakia. Aitak, ordea, abizena emango dio neskari, noski. Kalkuluen arabera azaroan jaioko da. Hurrengo hilabeteak luzeak egingo zaizkigu, ziur aski.