Arropak arakatzen
Atzo gure ohe azpian dauden arropak atera genituen. Ilobek erabili zituzten arropa horiek eta direla hiru urte ekarri genituen koinataren etxetik. Denetarik zegoen: galtzerdiak, pijamak, jertseak, etb. Egia esan umeentzako arropen izenak ez dut oso ondo ezagutzen.
Amak azaldu zidan nola erabiltzen den body delakoa. Dirudienez body hori aurretik irekitzen da (eta ez atzetik) lehenengo egunetan oso garrantitsua delako zilbor-hestearen orbaina zaintzea.
Argi dago hurrengo hilabetetan gauza asko ikasi behar izango dudala. Suposatzen dut moldatuko naizela, aita guztiak bezala.