Errehabilitazioa

No profile photo GURELprototype | 2010-12-30 17:40

Jakina da  Arrasateko Santa Agedan dagoen Aita Menni punta puntako ospitala dela  errehabilitazio lanetan. Horregatik bertara joan ginen abenduaren 28an bisitalditxo bat egitera.
Istripuen ondorioz, gaixotasun fisiko ala neurologikoa daukatenen egoera hobetzeko lanean dabil bertan Juan Marin medikua.
Berarekin egon ginen berba egiten luze eta zabal FLLrako prestatu dugun proiektua zertan den eta etorkizunerako gure asmoak zeintzuk ziren.



Berehala sintonizatu zuen Juanek gure asmoarekin. Gainera informatika eta diseinuaz zenbat dakien ikusi ahal izan genuen berehala. Bere jarrera gainera oso irekia eta partehartzailea zen.

Bilera moduko bat egin eta gero, errehabilitazio gelara eraman gintuen eta bertan dauden makina denak erakutsi zizkigun. Horietaraiko askotan robotika eta informatika erabiltzen dira pazienteen egoera hobetzeko.



Eskertuta atera ginen Santa Agedatik eta bisita bueltatuko zigula agindu zigun. Hurrengoan Gatzagan ikusiko gara.

Juanen gomendioak:
- robotika jorratzen duten pelikula batzuk ikustea: Minortity Report, El 5. elemento, Alien eta Iron Man.
- Samuel Francoren bloga begiratzea: Medicina y rehabilitación física.



Aita Mennira taldeko guztiak eta Mailu joan ginen, gripea jota zegoen Asierrek ez zuen etortzerik eduki.


Utzi iruzkina: