Marianjelesen semearen oparia

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2012-05-02 23:03
1



Berandu nator zorrak kitatzera, baina, tira, banator.
Ahaztua daukat noiz jaso nuen Julen Gabiriaren mezua ea geratuko ginen berba batzuk botatzera garagardo batzuk lagun. -Ederto! esan nion -noiz esan diot nik ezetz garagardo bati!- eta horrela lotu ginen. Egin genuen berba, bai, aiten ikusezintasunaz, seme-alabez eta mila gauzez: Internetez, Twitterrez (ez dago modurik gizon hau Twitterrera ekartzeko, dedio!), eta hainbat kontuez.
Eta gabon aldera-edo heldu zitzaidan oparia!



Eta, irakurrita -aspaldi-, esan behar dut, Jozulinen gomendioa da, 8-13 urte bitarteko seme-alabarik baduzue, emaiezue irakurtzeko eta zuek ere irakurri gero, batez ere aitak bazarete.

Eta honaino helduta, hiru gauza: Bat, liburu honetan nik ikusten dudala, ikusi, marrazki bizidunetako telesail bat -Patxi Gallegoren marrazkiak ezin dituzue galdu-, honen estilokoa-edo. Bi: Maite dut Julenen idazkera jostaria, baina maiteago dut oraindik estilo gaiztoagoa erakusten duenean, iritzi artikuluetan-eta... Eta hiru, sekretutxu bat: Gurean Julen beti izan da Marianjelesen semea; aita ikusezina du, beraz. Quod erat demostrandum!


Beste batzuek ere eman zizkioten eskerrak. Nik baino lehenago, daitort: Patxik eta Oierrek.



patxi lurra

patxi lurra 2012-05-07 20:17 #1

Liburua ezinbestekoa da aita euskaldun ikustezinondako. Bizi gara!


Utzi iruzkina: