Zenbat lan egin dugun!
Zenbat lan egin dugun asteburu luze honetan!
Benetan nabaritu da konpromisoa eta gauzak ondo egiteko eta amaitzeko gogoa. Boskote zoragarri batzuen entrenatzaileak gara.
Abenduaren 8an, aurreko egunetan egindakoaren segidan, goizetik eta arratsaldetik egon gara Elexalde-Torrekuako txokoan.
Gauzak arintzeko, ahalegintzen ginen zeregin desberdinak lantzen, freskura apur bat eta konzentrazioa mantentzeko.
Hiru zeregin nagusitan ibili gara:
- Errobotaren programazioa. Honek eman dizkigu gorabehera gehien. Aldakorra delako. Gauzak ondo goizez eta okerrago arratsaldez. Misioak menderatuta geneuzkala pentsatu momentu batean eta hurrengoan desanimatu egiten ginen ez zirelako ondo ateratzen.
- Proiektu zientifikoa. Honekin bai gaudela pozik. Amaituta eta oso txukun daukagu gainera. Goio Arana egon zen gurekin lanean eta horrek asko lagundu zigun jendeaurrekoa ondo prestatzen eta powerpointa ondo ezagutzen. Denbora luzea eman zuen banan banan aurkezpenak egiten. Ekitaldi bakoitzaren ostean hobetu beharrekoak komentatzen genituen. Garbi dagoena da bost gazte hauek komunikaziorako gaitasuna landu dutela.
- Proiektu teknikoa ere jorratu genuen. Horri buruz berba egin beharko dugu Zamudion eta beraz azertu beharra zegoen gaia.
Azkenean, arratsaldeko 19:30etan amaitutzat eman genuen egunekoa. Nekatuta, baina arro.
Datorren egubakoitzean, Zamudiora joan beharrekoaren bezperan bilduko gara berriro, gauzak erabat ixteko.
Gainera oso ondo presatu behar dugu FLLra eraman behar dugun materiala.
Gora Prototype!!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: