Arazoak ikertzen
Lehengo astean geratu ginen bezala, asteazken honetan gazteetako bakoitzak arazo bati ala biri buruzko ikerketa txiki bat egin behar zuen.
Horrelako pausuak segitu beharra zegoen:
- arazoa zein zen azaldu, nolako eragina daukan
- egoera horretan dagoenik ezagutzen ote zuten azaldu eta gertuko zein kanpoko adibideak bilatu
- argazki batzuk aurkitu arazoa zelakoa den ilustratzeko
- elementu hauekin powerpointa prestatu.
Asteazkenerako, Jonek eta Anderrek prestatuta zeukaten "beraien" arazoei buruzko powerpointak.
Jonek tamainarekin arazoak zituztenak (txikiak ala handiak izateagatik) eta sonanbuloak eta gorrak esnatzearena
landu zuen.
Anderrek mugimendu arazoak aztertu zituen. Bakoitzak bere powerpointa
aurkeztu zuen. Lan polittak biak.
Larunbaterako beste hirurek daukate aurkezpena egin beharra. Ikusteko desiatzen gaude. Modu horretara arazoei buruzko informazio edukiko dugu eta errazagoa egingo zaigu bat aukeratzea proiektu zientifikoa egiteko.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: