Prestaketa lanak

No profile photo PROTOTYPE | 2010-11-07 09:39

Gaur (Azaroak 6) arazoak erabakitzen egon gara baina oraindik ez dugu bukatu. Gero esan dugu guk ezagutzen dugun elbarritu batekin hitz egin behar dugula. Baita ere bakoitzak lan bat egin behar du honen inguruan.Jon: Arrasateko mankomunitatearekin berba egin. Asier:  Elbarrituen elkarteak topatu. Xabi: Peridikoei esan ferian saldu behar dugula eta barrerak eskatu. Ander: Feriako postuko kartelak egin. Eta bukatzeko gatzagako feriari buruz berba egin dugu eta postua jarriko dugu.


Arazoak ikertzen

No profile photo GURELprototype | 2010-10-13 22:42

Lehengo astean geratu ginen bezala, asteazken honetan gazteetako bakoitzak arazo bati ala biri buruzko ikerketa txiki bat egin behar zuen.Horrelako pausuak segitu beharra zegoen:- arazoa zein zen azaldu, nolako eragina daukan- egoera horretan dagoenik ezagutzen ote zuten azaldu eta gertuko zein kanpoko adibideak bilatu- argazki batzuk aurkitu arazoa  zelakoa den ilustratzeko- elementu hauekin powerpointa prestatu.Asteazkenerako, Jonek eta Anderrek prestatuta zeukaten "beraien" arazoei buruzko powerpointak.Jonek tamainarekin arazoak zituztenak (txikiak ala handiak izateagatik) eta sonan...


Mutilek arazoak ekartzen dituztela entzun dut sarri... ekartzen dituzte bai, nahiz eta noizean behin pozak ere ekartzen dituzten... Nire irakasle ohi batek esaten duen bezala, mutila edukitzeak bere alde onak eta txarrak ditu, usainmen ona izateak bezala...Egia esan, mutilak eta lagunak nahasteak arazoak dakartza eta baita lagunei mutilaren gauzak kontatzeak ere eta mutilari lagunen gauzak kontatzeak ere...Mutilarekin lagunak existituko ez balira bezala egin behar al da? Eta lagunekin mutila existituko ez balitz bezala? Nik ezin dut bada...


Demokrazia. Hitz honen esanahia esagutzen al duzu? Boterea Herritarrek dutenean demokrazia batean gaudela esaten da, baina hanka sartzeko beldurrez, hiztegiari bisita bat egitea erabaki dot. Euskalterm, harluxet eta Real Academia Española online hiztegietara jo dut hurrenez-hurren: demokraziaZaila da hau bezalako hitz bati buruz azalpen neutralik ematea. Hitz hau, makina bat aldiz, oso gauza desberdinak adierazteko erabilia izan da. Ezagutu dugun demokrazia organikotik (izena bezain iluna zen hartatik) demokrazia proletariora doan bidea luzeegia da. Beraz, demokrazia hitzak esanahi desberdi...


Azken bolada honetan blogalari amorratua bihurtu naiz. Behin eta berriro joko dut sarean zeozer idazteko, eta batez ere blogak.com-en daukadan blogean, Euskarazoak blogan hain zuzen ere. Astean zehar ibiltzen naiz zerbait idazten, baita irakurtzen ere. Normalean dena ondo doa eta  idazlan berriak oso errez igotzen dira blogak.com-en zerbidorera.  Konturatu naiz, ordea, zapatuetan batez ere, oso astiro doala Blogak.com-ekin konexioa, batzuetan ezin da konektatu ere. Ez dakit ziur zergatik izango ote den hau. Beno nik uste jende mordoska dabilela asteburuetan interneten eta agian ze...


Ematen duenez, Blogak.com honi ere burua joaten zaio noizean behin guri bezalaxe. Joan den ostegunean Arrasateko Politeknikan ikusitako kontzertuaren inguruko posta zintzilikatu nuen blogean baina postari erantzutea ezinezkoa izan da. Mezuak hutsik agertzen ziren eta ezabatu egin ditut. Espero dut arazoa post honetan zentratzea eta hurrengo mezuetan postari erantzutea posible izatea. Horregatik, eta blogosferatik desagertuta dabilen Txomin Hooden ohoretan “Testu hau proba bat da” izenko post hau zintzilikatzen dut, ea erantzutea posible den, izanezkero eskertuko nizueke joan den asteko kont...


Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak akordio berri bat lortu dute eta, azkenean, datorren urtean egingo dituzte lanak. Trafiko arazoak saihestu eta oinezkoen segurtasuna bermatu asmoz, San Kristobal eta Altamira auzoetako sarbideetan biribilgune bat eraikitzeko asmoa agertu zuen bere garaian Udalak. Hasiera batean, urte honen bukaeran hasiko ziren errotonda egiteko obrak, baina azkenean, datorren urtera arte atzeratu dituzte lanak. Udal ordezkariek egiaztatu dutenaren arabera, biribilgunea egiteko Bizkaiko Foru Aldundiarekin lortutako hitzarmena moldatu dute. 2005eko urrian eman zuten, hain ...