Blogak.com-ekin arazoak

euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2007-03-24 12:07

Azken bolada honetan blogalari amorratua bihurtu naiz. Behin eta berriro joko dut sarean zeozer idazteko, eta batez ere blogak.com-en daukadan blogean, Euskarazoak blogan hain zuzen ere. Astean zehar ibiltzen naiz zerbait idazten, baita irakurtzen ere. Normalean dena ondo doa eta  idazlan berriak oso errez igotzen dira blogak.com-en zerbidorera.  Konturatu naiz, ordea, zapatuetan batez ere, oso astiro doala Blogak.com-ekin konexioa, batzuetan ezin da konektatu ere. Ez dakit ziur zergatik izango ote den hau. Beno nik uste jende mordoska dabilela asteburuetan interneten eta agian zerbidorearen ahalmena betetzen da une horietan. Ez da gauza txarra hori, Blogak.com-ek arrakasta handia baduela esan nahi badu, baina erne  lekuaren arduradunak ea arrakasta hori blogak.com-en kontra bihurtzen den.


Utzi iruzkina: