Demokrazia: Boterea herriarengan datzala dioen doktrina politikoa

zoroakklubmix 1456154056545 ZoroakKlubMix.org | 2007-10-08 10:40
1

Demokrazia. Hitz honen esanahia esagutzen al duzu? Boterea Herritarrek dutenean demokrazia batean gaudela esaten da, baina hanka sartzeko beldurrez, hiztegiari bisita bat egitea erabaki dot.

Euskalterm, harluxet eta Real Academia Española online hiztegietara jo dut hurrenez-hurren:

demokraziaZaila da hau bezalako hitz bati buruz azalpen neutralik ematea. Hitz hau, makina bat aldiz, oso gauza desberdinak adierazteko erabilia izan da. Ezagutu dugun demokrazia organikotik (izena bezain iluna zen hartatik) demokrazia proletariora doan bidea luzeegia da. Beraz, demokrazia hitzak esanahi desberdina hartzen du segun eta noren ahotan jartzen den. Ikasgai politikoetan, etimologikoki, herri-gobernua esan nahi duela erakusten zaigu. Hala ere, benetako arazoa herri-gobernu hau nola egituratu izango litzateke. Dakigunez, hitza Greziatik hona pasatu da etimologikoki, nahiz eta gure egunetan demokraziaz ulertzen dugunik Atenasen bertan ere ez zen ematen. Han ere atzerritarrek, gatibuek, morroiek, emakumeek eta adingabeek ez zuten gauza publikoan parte hartzerik izaten, baztertuak zeuden. Horregatik, hango demokrazia, gaurko sasidemokrazia asko bezala, herri-zati batez gabetutako demokrazia zen; beste era batera esanda, aristokraziaren demokrazia. demokrazia
1. Boterea herriarengan datzala dioen doktrina politikoa; doktrina horren araberako gobernu-era.
2. Gobernu-era hori duen estatua.
3. Erakunde baten erabakietan bertako partaide guztiek esku hartzen duten gestio-era.
1. demokrazia kristau.
2. ordezkapenezko demokrazia. Boterea hiritar guztiek hauteskunde bidez hautatutako ordezkarien eskuetan dagoen gobernu-era.
3. zuzeneko demokrazia. Ordezkari bidezko mekanismorik gabeko herriaren beraren gobernu-era.
democracia
• (Del gr. δημοκρατία)
1. Doctrina política favorable a la intervención del pueblo en el gobierno.
2. Predominio del pueblo en el gobierno político de un Estado.

Telebistan askotan entzuten dugu, demokrazia batean gaudenez "Hauek" kartzelan egon behar dira!, demokraten batasuna!, herriari galdetuko diot bere etorkizuna erabaki dezan!, arazoan herriak parte hartu behar du!, Herritarrak inplikatu behar dira!.

Egia esateko, niri barregura datorkit horrelako gauzak entzutean. Holako gauzak esaten dituen norbaitek egin al du zerbait Herritarrok parte hartzeko zerbait? Edo Herritarrak "sasi-demokrata" hoien ahoak betetzen dituzten arazoen konponbideetan parte hartzera bultzatuko gaituen zerbait egiten? Norbaitek herriari galdetuko diola esterakoan legez kanpoko gauza bat egingo duela esaten dute, baina nork egin du lege hori, hiztegian demokrazia hitzaren esanahia begiratu duen batek edo lehen aipatutako "sasi-demokrata" horrek?

Adb. Ibarretxek herritarrei galdetuko diela esaten du, AHT-ari buruzko galdera egin behar du? edo Gipuzkoako Foru Aldundiak galdetuko al die herritarrei errausketaren alde dagoen? Edo herritarrei, berarei komeni zaienean galdetu behar zaie? Zapaterok berriz hau esaten du, Ibarretxek ezin die herritarrei galdetu, hau legezkanpoko galdeketa bat izango bait litzateke. Honek hiztegia ez duela begiratu esan nahi du.

"Sasi-demokrata hauei demokrazia zer den erakutsi beharko lieke.

Herritarrok gure arazoak konpontzeko ideiak izaten ditugu, baina hauek konpondu behar dituztenei ez zaizkie konponbide hauek iristen, benetako demokratak direlako jakina! Horregatik hemen arazoei konponbideak bilatzen saiatuko gara, hauek ez dute zertan makrokonponbide txit sofistikatuak izan behar, askotan ideia sinpleenak bait dira konponbide hoberenak. Horretarako nik arazo batzuk planteatuko ditut nahi duenak, honentzako konponbidea erakutziko digularik.

Ichitaka

Ichitaka 2007-10-08 11:01 #1

Politikoek ematen diguten konponbidea. Erabili garraio publikoa!

Honek ordea arazoak ditu, garraio publikoaren salneurria, zerbitzuaren kalitatea (bidaiatu duzu Urnietatik Donostiara ordu jakin batzutan? Autobuz gehiago jarri ordez sardinak latan bezala erabaten gaituzte), ordutegiak... ondorioz

Politikoei konponbidea emateko eskatzen badiegu oso garestia esaten digute, defizitarioa dela iadanik. Horregatik B planari ekiten diote. AHT miragarria eraikiz, A8 autobideari 3. karril bat gehituz, super surra eraikiz, .... Hauek bai, hauek ditugun garraio publikoak hobetzea baino merkeagoak dira jakina!!

Pertsonalki, garraiobide publiko komodo eta merke bat izanez gero, errepideetatik AHT-ak kenduko dituen autoak baino gehiago kenduko dituela uste dut, honek A8=ko hirugarren karrilak premia galduko lukeelarik. Hau merkeagoa litzatekeela uste dut, eta hiritar askok, degunari orduak gehituko lizkieke.

Hau da nire iritzia zein da zurea?

Utzi iruzkina: