Gurasoekin bilera prestatzen
Zapatu honetan Prototype taldeko kideen gurasoekin daukagu bilera. Irailaren hasieratik hona egiten egon garena azalduko diegu. Horretarako gauzak prestatu behar dira.
Lanak horrela banatu ditugu:
- kideetako bakoitzak gure lanaren zati bat hartuko du: FLL zer den, orain arte egin ditugunak, proiektu zientifikoaren oinarriak, errobotaren programazioa eta erabili ditugun tresna eta programa informatikoak.
- powerpoint batez lana aurkeztu eta irudiz erakutsi
Gaurko eguna izan da aurkezpenaren esaio txikitxo bat egitea. Ondo egon da, lehenengo aurkezpena egin eta gero denon artean aldaketak eta hobekuntzak proposatu dizkiogu aurkezpena egiten zuenari. Batzuetan ortografia akatsak ziren, besteetan argazkiak hitzak estaltzen zituela, besteetan irudi gutxi zirela...bakoitzaren lana aberastea eta guztion artean gauza txukun bat zen helburua. Eta bide horretan gaude.
Gero, bileraren bigarren zatian, erabaki dugu pieza gehiago erostea, orain arte ditugunekin eskas gabiltza.
Azkenik, programazioari dedikatu diogu denbora apur bat. Gutxi egia esanda.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: