Kategoria: guraso
Zapatu honetan Prototype taldeko kideen gurasoekin daukagu bilera. Irailaren hasieratik hona egiten egon garena azalduko diegu. Horretarako gauzak prestatu behar dira. Lanak horrela banatu ditugu:- kideetako bakoitzak gure lanaren zati bat hartuko du: FLL zer den, orain arte egin ditugunak, proiektu zientifikoaren oinarriak, errobotaren programazioa eta erabili ditugun tresna eta programa informatikoak.- powerpoint batez lana aurkeztu eta irudiz erakutsiGaurko eguna izan da aurkezpenaren esaio txikitxo bat egitea. Ondo egon da, lehenengo aurkezpena egin eta gero denon artean aldaketak...
Zer da hau!! Ezertarako denborarik ez dudala nabil. Bi hilabete pasa dira blogean azkenekoz idatzi nuenetik. Bloga sortu nuenean astean bizpahirutan-edo idatzi ahal izango nuela uste nuen, baina ke ba!!! Astirik ez!!! Haur bat izan ondoren egin behar den lehenengo gauza denbora administratzen ikastea da. Nik oraindik ez dut erabat ongi egin hori eta lanean hasi nintzenetik ez dut denborarik hartu ez telebista ikusteko, ez interneten sartzeko, ez ileapaindegira joateko, masajistarenera joateko... Iluntzean, lanetik ateratakoan presaka umea hartzera, ondoren erosketak, etxeko lanak (arropak e...
"Hasi gara" diot, guztiok egokitu beharko garelako haurreskolara: aita, ama eta Pottolo. Astebete daramagu hara joaten eta gauzak ez dira guk uste bezain ondo joan. "Lasai" -esan zidaten- "hain txikiak diren haurrak (5 hilabete) oso erraz egokitzen dira, ez dute gurasoengandik banandu direnik nabaritzen". Ba gure txikia beste batzuk baino azkarragoa izango da nonbait. Atera gerturatzen naizenean, begira-begira gelditzen zait, aurpegi tristea jartzen du eta negarrez hasten da. Hark badaki han utzi eta alde egitera noala. Eta niri bihotza apurtzen zait. Gero, bere bila joandakoan, negarrez a...
Beasaingo Seaska Haurreskolak ezin dio eskaerari aurre egin. Hori dio behintzat, Diario Vasco egunkarian azaroaren 14an kaleratutako artikulu batek.40 haurrentzako lekua omen du eskola horrek eta aurten 160 baino gehiago jaioko omen dira Goierriko herri horretan. Aldea ez da makala. Ziur beste haurtzaindegiren bat izango dela herrian, baina seguruenik ezin izango diote dagoen eskari guztiari erantzunik eman. Eta zer gertatuko da abenduan, urtarrilean edo otsailean jaioko direnekin? Beste herri batzuetan ere antzerako arazoak bizitzen hasi daitezke laster. Izan ere, zen...
Aspalditik ari dira hainbat elkartetatik sei hilabeteko amatasun baja eskatzen, gaur egun 16 astekoa baita. Haurdun nengoela ginekologoarenera eta amaginarenera egindako bisitetan ikusi nituen eskakizun horri buruzko informazio orriak, baita sinatu ere. Momentu hartan, jende gehienak bezala, arrazoi sinple bat ikusten nuen: haurra zenbat eta denbora gehiago egon amarekin, hobe. Orain, lanera joateko ordua iritsi zait eta hobeto ulertzen dut eskakizun horren zergaitia. Ez da haurrarengandik banatzerakoan nabaritzen den sentimentu garratz horregatik (hori bost hilabeterekin, zortzir...
Gaia: Komunikazioa familian (Comunicación en la familia) Data: Azaroaren 22an, osteguna ( 22 de noviembre, jueves) Ordua: 3:00tatik 4:30etara. Lekua: Ikastolako musika gelan (Aula de música) Hizlaria (Ponente): Amaia Vázquez