Haurreskolan hasi gara!!

xomorrotxo 1456153793712 Xomorrotxo bat etxean | 2007-11-24 15:35
1

"Hasi gara" diot, guztiok egokitu beharko garelako haurreskolara: aita, ama eta Pottolo. Astebete daramagu hara joaten eta gauzak ez dira guk uste bezain ondo joan. "Lasai" -esan zidaten- "hain txikiak diren haurrak (5 hilabete) oso erraz egokitzen dira, ez dute gurasoengandik banandu direnik nabaritzen".

Ba gure txikia beste batzuk baino azkarragoa izango da nonbait. Atera gerturatzen naizenean, begira-begira gelditzen zait, aurpegi tristea jartzen du eta negarrez hasten da. Hark badaki han utzi eta alde egitera noala. Eta niri bihotza apurtzen zait.

Gero, bere bila joandakoan, negarrez aritu dela, lorik ez duela egin edo ez duela biberoirik hartu nahi izan esan didate aste honetan. Biberoiarena ere berria da beretzat eta... Orain arte bularra hartu izan du ia beti, nahiz eta tarteka nire esnea biberoian eman diogun. Eta orain leku berri batera, lagun berriekin egotera eta biberoia hartzera ohitu behar. Aldaketa gehiegi batera.

Ea datorren astea hobeto pasatzen duen.  

KP

KP 2007-11-27 14:26 #1

<p>Predictor Positive blogetik egin dut salto zurera. Urte batzuk falta zaizkit oraindik ama izateko, baina interesgarriak iruditu zaizkit bi blog hauek.</p>

<p>Zorionak umeagatik eta egiten ari zaren blog honengatik!</p>


Utzi iruzkina: