Xomorrotxo bat etxean

Ama berri baten gora-beherak

Zer da hau!! Ezertarako denborarik ez dudala nabil. Bi hilabete pasa dira blogean azkenekoz idatzi nuenetik. Bloga sortu nuenean astean bizpahirutan-edo idatzi ahal izango nuela uste nuen, baina ke ba!!! Astirik ez!!! Haur bat izan ondoren egin behar den lehenengo gauza denbora administratzen ikastea da. Nik oraindik ez dut erabat ongi egin hori eta lanean hasi nintzenetik ez dut denborarik hartu ez telebista ikusteko, ez interneten sartzeko, ez ileapaindegira joateko, masajistarenera joateko... Iluntzean, lanetik ateratakoan presaka umea hartzera, ondoren erosketak, etxeko lanak (arropak e...


"Hasi gara" diot, guztiok egokitu beharko garelako haurreskolara: aita, ama eta Pottolo. Astebete daramagu hara joaten eta gauzak ez dira guk uste bezain ondo joan. "Lasai" -esan zidaten- "hain txikiak diren haurrak (5 hilabete) oso erraz egokitzen dira, ez dute gurasoengandik banandu direnik nabaritzen". Ba gure txikia beste batzuk baino azkarragoa izango da nonbait. Atera gerturatzen naizenean, begira-begira gelditzen zait, aurpegi tristea jartzen du eta negarrez hasten da. Hark badaki han utzi eta alde egitera noala. Eta niri bihotza apurtzen zait. Gero, bere bila joandakoan, negarrez a...


Beasaingo Seaska Haurreskolak ezin dio eskaerari aurre egin. Hori dio behintzat, Diario Vasco egunkarian azaroaren 14an kaleratutako artikulu batek.40 haurrentzako lekua omen du eskola horrek eta aurten 160 baino gehiago jaioko omen dira Goierriko herri horretan. Aldea ez da makala. Ziur beste haurtzaindegiren bat izango dela herrian, baina seguruenik ezin izango diote dagoen eskari guztiari erantzunik eman. Eta zer gertatuko da abenduan, urtarrilean edo otsailean jaioko direnekin? Beste herri batzuetan ere antzerako arazoak bizitzen hasi daitezke laster. Izan ere, zen...


Aspalditik ari dira hainbat elkartetatik sei hilabeteko amatasun baja eskatzen, gaur egun 16 astekoa baita. Haurdun nengoela ginekologoarenera eta amaginarenera egindako bisitetan ikusi nituen eskakizun horri buruzko informazio orriak, baita sinatu ere. Momentu hartan, jende gehienak bezala, arrazoi sinple bat ikusten nuen: haurra zenbat eta denbora gehiago egon amarekin, hobe. Orain, lanera joateko ordua iritsi zait eta hobeto ulertzen dut eskakizun horren zergaitia. Ez da haurrarengandik banatzerakoan nabaritzen den sentimentu garratz horregatik (hori bost hilabeterekin, zortzir...


Bost hilabete pasa dira dagoeneko gure Pottolo jaio zenetik. Ordu ezkeroztik mundu berri batean bizi gara: pardelak, arropatxoak, kotxetxoa, bakunak, pediatrak... Beste konturik ez dago gure inguruan. Eta gainerako gurasoak ere antzera dabiltzala konturatu gara. Horregatik esperientzia hau blogen mundura ekartzea otu zait eta abentura hasi genuenetik gertatutakoak eta bizitakoak kontatuko ditut aurrerantzean. Ea nola egin asmatzen dudan... Laster arte beraz.