Kategoria: haurrak
Hilaren hamazazpia, astelehena, izan da Kidaleko haurrarentzat ikasturteko lehenengo eguna. Badoa haur kel_tamasheq-a, lau horma zaharrek estutzen duten eremu ilunera. Atzean utzi du kanpamentua, ama, eta basamortu zabala. Pozik doa halere, soineko berria jantzita, apain, eta dotore orrazturik… maletatxo gorria eskuan. Koadernoa, arkatzak, hiruzpalau margo, eta metalezko txorroskiloa altxor. Gaur, ez da goizean goiz jaiki amarekin batera, egun zabaldu berriari abesti leun batez eskerrak ematera. Ez da bere lagunik kuttunenarekin elkartu, ...
ARGIA, Denboraren makina 2014ko martxoaren 16a, 2407. alea Kartagotarrek haurrak sakrifikatzen omen zituzten, eta pentsatu baino ohikoagoa zen Antzinaroan. Erromatarrek ere haur jaio berriak hil ohi zituzten, besteak beste duela mende bat Hambleden-en (Ingalaterra) aurkitutako 33 eskeletoen arrastoek erakusten dutenez. Orain arrasto horien ADNa aztertu dute eta emaitza Journal of Archaeological Science aldizkarian argitaratu: Britainian behintzat, hilko zituzten haurrak ez zituzten generoagatik aukeratzen, eta familiako haur bakarra hartzeko begiramena zuten behintzat, ADNak ama ...
Esteka honetan Bizi toki egitasmoa ezagutuko duzue.Datorren Otsailak 4, astelehenarekin, 18.00tan Hormiga Atomikan, BIZI TOKI ezagutzeko aukera izanen dugu." Bizi toki ez da eskola alternatibo bat, baizik eta alternatiba bat eskolari". Aquí conocereis el proyecto Bizi toki.El próximo lunes 4 de Febrero, a las 18.00 en la Hormiga Atómica tendremos la oportunidad de conocer BIZI TOKI.“ Bizi Toki no es una escuela alternativa, sino una alternativa a la escuela".
3 dira dagoeneko! Ama guztiei entzuten diedana, nola pasatzen den denbora! Eskolan hasiberria, jaioberritan erakusten zenuen jenioari eta sentiberatasunari eusten diezu. Eta ni (gaineratu beharko nuke, aita, aiton-amonak, izeba-osabak...)urtu egiten naiz irribarre horrekin...
Adiago kamarari egiten ari zenari baino, baina nahiko ipuin kontalari ona dator!
Aiertek 2 urte egin zituen lehengo ostegunean. Gezurra dirudi, oraindik bizi-bizi daukat lehenengo aldiz ikusi nueneko oroitzapena. Txiki-txikia baina begiak adi. Bere gurasoek bakarrik utzi gintuzten logelan, eta urduri gelditu nintzen, zer egingo dut nik gauzatxo honekin? Berarekin hartutako esperientziak ez zidan gero Maddirekin askorako balio izan, guztiz desberdinak izan ziren! Aiertek indarra egingo balu bezala ateratzen zuen soinuaren bidez egiten zuen kexu, eta Maddik...utz dezagun "zaratatsuagoa" zela esanez... Dagoeneko ez da garai hartako Aiertxo txintxoa, sorgin hutsa baizik! Ba...
Ezkerretik eskuinera: Aiora (7 hilabete), Aiert gure gizontxoa (10 hilabete), Maddi (9 hilabete), Iraia (16 hilabete), Izaro (6 hilabete), Haizea (5 hilabete sabel barruan) eta Nahia (17 hilabete). Amatxo eta izebak, datorren urtean batetik bestera korrika!
Dagoeneko 9 hilabete! Sabel barruan pasatutako adina daramazu jada kanpoan! Aiertekin aiton-amonen etxean
Zer esango dut nik ba? Ez dagoela!
Atzo, goizeko zazpiak aldera nire lehen bi lehengusinak jaio ziren, nagusia Naia, eta txikia Aroa, baina bueno, segundu batzuetako aldea baino ez dute, bikiak dira ta (antzarik ez duten horietakoak). Jendea asko harritu ohi bada ere, orain arte ez dut lehengusu-lehengusinarik izan, agian ama eta aitak gazte izan nindutelako eta biak direlako anai-arreben artean zaharrenak, zerikusia izango du, bai. :)Gaur egon naiz gurutzetan izeko ta gure umetxuak ikusten, beraiek euren amatxu baino askoz gustorago, ez zeukaten eta mintzen zituen punturik. Txiki txikiak dira, badiru...
Zer da hau!! Ezertarako denborarik ez dudala nabil. Bi hilabete pasa dira blogean azkenekoz idatzi nuenetik. Bloga sortu nuenean astean bizpahirutan-edo idatzi ahal izango nuela uste nuen, baina ke ba!!! Astirik ez!!! Haur bat izan ondoren egin behar den lehenengo gauza denbora administratzen ikastea da. Nik oraindik ez dut erabat ongi egin hori eta lanean hasi nintzenetik ez dut denborarik hartu ez telebista ikusteko, ez interneten sartzeko, ez ileapaindegira joateko, masajistarenera joateko... Iluntzean, lanetik ateratakoan presaka umea hartzera, ondoren erosketak, etxeko lanak (arropak e...
Zaila izango da datorren urtea orain doana baino hobea izatea, 2007ak utzi dizkigun bi bitxi hauek kontuan hartuta. Nork esango zigun urtea hasi zenean horrela bukatuko genuela...
"Hasi gara" diot, guztiok egokitu beharko garelako haurreskolara: aita, ama eta Pottolo. Astebete daramagu hara joaten eta gauzak ez dira guk uste bezain ondo joan. "Lasai" -esan zidaten- "hain txikiak diren haurrak (5 hilabete) oso erraz egokitzen dira, ez dute gurasoengandik banandu direnik nabaritzen". Ba gure txikia beste batzuk baino azkarragoa izango da nonbait. Atera gerturatzen naizenean, begira-begira gelditzen zait, aurpegi tristea jartzen du eta negarrez hasten da. Hark badaki han utzi eta alde egitera noala. Eta niri bihotza apurtzen zait. Gero, bere bila joandakoan, negarrez a...
Beasaingo Seaska Haurreskolak ezin dio eskaerari aurre egin. Hori dio behintzat, Diario Vasco egunkarian azaroaren 14an kaleratutako artikulu batek.40 haurrentzako lekua omen du eskola horrek eta aurten 160 baino gehiago jaioko omen dira Goierriko herri horretan. Aldea ez da makala. Ziur beste haurtzaindegiren bat izango dela herrian, baina seguruenik ezin izango diote dagoen eskari guztiari erantzunik eman. Eta zer gertatuko da abenduan, urtarrilean edo otsailean jaioko direnekin? Beste herri batzuetan ere antzerako arazoak bizitzen hasi daitezke laster. Izan ere, zen...
Aspalditik ari dira hainbat elkartetatik sei hilabeteko amatasun baja eskatzen, gaur egun 16 astekoa baita. Haurdun nengoela ginekologoarenera eta amaginarenera egindako bisitetan ikusi nituen eskakizun horri buruzko informazio orriak, baita sinatu ere. Momentu hartan, jende gehienak bezala, arrazoi sinple bat ikusten nuen: haurra zenbat eta denbora gehiago egon amarekin, hobe. Orain, lanera joateko ordua iritsi zait eta hobeto ulertzen dut eskakizun horren zergaitia. Ez da haurrarengandik banatzerakoan nabaritzen den sentimentu garratz horregatik (hori bost hilabeterekin, zortzir...
Bost hilabete pasa dira dagoeneko gure Pottolo jaio zenetik. Ordu ezkeroztik mundu berri batean bizi gara: pardelak, arropatxoak, kotxetxoa, bakunak, pediatrak... Beste konturik ez dago gure inguruan. Eta gainerako gurasoak ere antzera dabiltzala konturatu gara. Horregatik esperientzia hau blogen mundura ekartzea otu zait eta abentura hasi genuenetik gertatutakoak eta bizitakoak kontatuko ditut aurrerantzean. Ea nola egin asmatzen dudan... Laster arte beraz.
"Bizitza heldu da eta zure begiak ditu". J. Sarrionaindiari lapurtua
Urriaren 26an, arratsaldeko 6:05ean jaio zinen. 3.195 kg-ko neskatila beltzaran eta jenio bizikoa. Pare bat orduz itxaron behar izan genuen elkar ezagutu aurretik, ordu luzez egon ondoren nahikoa dilatatu ez nuenez kirofanora eraman behar izan baininduten zesarea egitera. Gelara iritsi orduko nire bularrean jarri zintuzten eta gogo biziz ekin zenion zurrupatzeari, aiton-amonak eta erizaina bera harritu zituen indarra erakutsiz. Zaila zait nire orduko sentsazioa zein zen adieraztea. Anestesiagatik nahasi xamar nengoen, hunkiturik, ondoan neukana neure barnetik atera zela sinistu ezinean; ar...