Lehengusina naiz!!!
Atzo, goizeko zazpiak aldera nire lehen bi lehengusinak jaio ziren, nagusia Naia, eta txikia Aroa, baina bueno, segundu batzuetako aldea baino ez dute, bikiak dira ta (antzarik ez duten horietakoak). Jendea asko harritu ohi bada ere, orain arte ez dut lehengusu-lehengusinarik izan, agian ama eta aitak gazte izan nindutelako eta biak direlako anai-arreben artean zaharrenak, zerikusia izango du, bai. :)
Gaur egon naiz gurutzetan izeko ta gure umetxuak ikusten, beraiek euren amatxu baino askoz gustorago, ez zeukaten eta mintzen zituen punturik. Txiki txikiak dira, badirudi beso artean hartzerakoan apurtuko zaizkizula, hasieran ez naiz ausartu. Baina behin besoetan edukita, lelotuta geratzen zara, begira, haurraren soinu eta keinu bakoitzaren zain, niri behintzat hori gertatu zait (ez dut jakin nahi nola egongo naizen seme-alabaren bat daukadanean, jijiji). Zehazkan sartuta zeudela ere inbidia itzela ematen zidaten, hor barruan bero-bero, lotan, mugimendu geldoak egiten, inolako presarik gabe, inolako kezkarik gabe, pentsatu gabe eta jakin gabe non dauden, ikaragarri polita iruditzen zait hori ikustea. Oraindik instintuen arabera funtzionatzen duten izaki babesgabe baina lasaiak, lilura sortzen didate. Zelako goxotasuna... egia esan, energia ona ematen didate... buen rollito!!! Jejeje!
Azkenean lehengusina naiz, hamazortzi urteko lehengusina, mimatu behark dituena, eta zaindu beharko dituena, eta paga eman... bueno, hori horretarako dirua baldin badaukat, agian beraiek eman beharko didate paga niri, gaurko umeek besteok baino diru gehiago izaten dute ta! Oso pozik nago. Kriston poza sortzen dit umeen jaiotzak, orokorrean nahikotxo ezagutzen ditudan pertsonen umeenak gehiago, noski, askoz gehiago. Ilusio handia egiten dit. Batzuetan amama bat banintz bezala sentitzen naiz... egia esan, berdin dit. XD
Baina... hori ez da dena! Nire beste izekoa ere haurdun dago, eta suposatzen dut bi astetan, gutxi gora behera (badakigu jaioberriei euren bolara gustatzen zaiela ibiltzea), neskatxo bat izango du bebai, Haizpea. Bapatean izugarri hazten ari zait familia, ta ni, 'más feliz que el pipas' gazteleraz esaten den moduan. Duela urte eta ia lau hilabete neba jaio zen, orain lehegusinak, eta laister hirugarren lehengusina... eta urtarrilean familiakoa ez zen baina poz handiz hartutako berria ekarri zuen ume bat ere jaio zen, Kimetz.
Zorionak ba, azkenaldiak aita eta ama izan diren guztioi, baita, izeko, osaba, lehengusina, lehengusu, amama, aitite etab. izan diren guztiei ere, zorionak, benetan. Eta umeei, gauza bakarra desiratzen diet momentuz, disfruta ditzatela haurtzaroa, gero eta azkarrago abandonatu nahi dute eta, ez du merezi, altxorra da. Kursi xamarra naiz igual, baina zer nahi duzue esatea, maitasuna bizi bizi dagoen momentua da hau, eta sentimenduak azalean! Ainssss...
Iruzkinak
borthuzai 2008-03-27 18:44 #1
ZORIONAK HORTAZ!<br>eta musu txiki baina gozo-gozo bana txikitxo horiei! :-)<br>
Utzi iruzkina: