Aiertek 2 urte!

amagaia 1456130719897 Predictor: positive | 2009-09-28 11:16
1

Aiertek 2 urte egin zituen lehengo ostegunean. Gezurra dirudi, oraindik bizi-bizi daukat lehenengo aldiz ikusi nueneko oroitzapena. Txiki-txikia baina begiak adi. Bere gurasoek bakarrik utzi gintuzten logelan, eta urduri gelditu nintzen, zer egingo dut nik gauzatxo honekin?

Berarekin hartutako esperientziak ez zidan gero Maddirekin askorako balio izan, guztiz desberdinak izan ziren! Aiertek indarra egingo balu bezala ateratzen zuen soinuaren bidez egiten zuen kexu, eta Maddik...utz dezagun "zaratatsuagoa" zela esanez...

Dagoeneko ez da garai hartako Aiertxo txintxoa, sorgin hutsa baizik! Baina ze jatorra! Urtu egiten naiz bere irribarre zabalarekin "Nenea!" botatzen didanean.

Amaia

Amaia 2009-10-01 13:56 #1

<p>Zorionak, Aiert!</p>

<p>A ze begi politak!</p>


Utzi iruzkina: