Predictor: positive

Ama gai baten egunerokoa

3 urte!!!

amagaia 1456130719897 Predictor: positive | 2010-11-02 16:11

3 dira dagoeneko! Ama guztiei entzuten diedana, nola pasatzen den denbora! Eskolan hasiberria, jaioberritan erakusten zenuen jenioari eta sentiberatasunari eusten diezu. Eta ni (gaineratu beharko nuke, aita, aiton-amonak, izeba-osabak...)urtu egiten naiz irribarre horrekin...


Adiago kamarari egiten ari zenari baino, baina nahiko ipuin kontalari ona dator!


Jaiotzaren ondoren blog honetan bertan idatzitakoa irakurri berri dut eta begiak busti egin zaizkit. Sentsazio arraroa da, azkar pasatu da baina, aldi berean, noizbait zu gabeko bizitza izan dudala sinistezina egiten zait. Bi urte hauetan zehar liluraturik jarraitu ditugu egiten zenituen aurrerapen guztiak, keinu bidezko lehen erantzunetatik egungo esalditxoetara. Orain egunero harritzen gaituzu hitz edo esaldi berriekin. "ni" eta "zu" rekin izaten zenituen nahasketak, nola hasi zinen deklinabidea erabiltzen (non lehenbizi, norekin gero, guztia gaur egun), hemen, han, hau, hori bereizketak,...


Aiertek 2 urte egin zituen lehengo ostegunean. Gezurra dirudi, oraindik bizi-bizi daukat lehenengo aldiz ikusi nueneko oroitzapena. Txiki-txikia baina begiak adi. Bere gurasoek bakarrik utzi gintuzten logelan, eta urduri gelditu nintzen, zer egingo dut nik gauzatxo honekin? Berarekin hartutako esperientziak ez zidan gero Maddirekin askorako balio izan, guztiz desberdinak izan ziren! Aiertek indarra egingo balu bezala ateratzen zuen soinuaren bidez egiten zuen kexu, eta Maddik...utz dezagun "zaratatsuagoa" zela esanez... Dagoeneko ez da garai hartako Aiertxo txintxoa, sorgin hutsa baizik! Ba...






Ezkerretik eskuinera: Aiora (7 hilabete), Aiert gure gizontxoa (10 hilabete), Maddi (9 hilabete), Iraia (16 hilabete), Izaro (6 hilabete), Haizea  (5 hilabete sabel barruan) eta Nahia (17 hilabete). Amatxo eta izebak, datorren urtean batetik bestera korrika!


Dagoeneko 9 hilabete! Sabel barruan pasatutako adina daramazu jada kanpoan! Aiertekin aiton-amonen etxean