Aste batzuk dira zure mugimenduak sumatzen hasi nintzela. Kolpe urrunak ziren hasieran, oso noizbehinkakoak. Duela aste pare bat, ordea, nabarmenagoak izaten hasi ziren, sarriagoak. Oso gustuko dut zure kolpe horiek sentitzea. Batzuetan, hain dira gogorrak, ikusi ere egin daitezke, sabelaldean olatuak eragiten baitizkidazu. Zu hor zaudela sentitzera ohitu naiz, eta orain, tarte luze batez sumatzen ez bazaitut kezkatzen hasten naiz. Pentsatzekoa da, zure txikian pertsona zarenez, guk bezala egunak izango dituzula, egun lasaiagoak, egun urduriagoak... baina ezin dut ebitatu, mugitzen ez baza...
Duela hilabete oraindik nekez sinis genezakeen hor zeundela. Izugarria da hilabete eskaxean izandako aldaketa. Dagoeneko ezin disimula dezaket hazten ari den sabela (ezta saiatu ere, ez pentsa), eta tarteka zu zeu zara zure presentzia oroitarazten didana, kilo erdira iristen ez bazara ere. Atzo, azkenean, aitatxok ere zu sumatzeko aukera izan zuen. "Zuk lasaitu egiten duzu" esaten nion nik aurrekoetan eskua jarri eta gelditzen zinenean. Ekainaren 4an jakin genuen neskatxa zinela. Egia esan, beti irudikatu zaitut horrela, eta premonizioa bete da. Maddi. Zure aitaren begi ilun handiak n...
Gaur entzun zaitugu, zure bihotza ziztu bizian. Oraindik itxoin beharko dugu berriz ikusi arte, baina entzun zaitugu eta zerbait da. Goiz omen da sentitzeko, eta batzuetan hor jarraitzen duzula sentitzeko beharra daukat. Ez dakigu Maddi edo Xabat izango zaren (edo azken uneko aldaketaren bat....). Nik beti neska batengan pentsatu dut haur bat nuela irudikatu dudanetan; ez bereziki nahiago dudalako, hala etorri zaidalako burura, besterik gabe. Txinatar taula baten arabera ere neska izan beharko zenuke; baina, tira, ez dut gauza horietan gehiegi sinisten, izan ere, bi aukera egonda asmatzeko ...
Ikusi arte ezin guztiz sinetsi. Natura handia da! Nola liteke bestela 6 zm neurtzera iristen ez den gizakitxoa guztiz osaturik egotea (oraindik buruhandi xamarra), eskutxoak, hankak, bihotza, urdaila... haren mugimendu etengabea. Eta hori dena 3 hilabete exkasean, inkonszienteki, paseatu, irakurri, bazkaria prestatu edo klaseak prestatzen nituen bitartean... harrigarria. Goizeko lehen orduan abiatu nintzen, bihotza saltoka nuela, bat-batean hamaika zalantza agertuta, eta deus ere ez badago? Edo bikiak badira? dena ongi egongo al da? Eskerrak ondoan "aitatxo" lasaia eta baikorra nuen... Hama...
Beti izan naiz sake ederrekoa, gauza gutxik kendu didate jateko gogoa. Baina orain... orduoro naiz gose! Gainera, berehala jaten ez badut ondoezik sentitzen hasten naiz, botagurea eta guzti batzuetan. Gaur goizeko bostetan kiwia eta yogurra jatera jeiki behar izan dut lotan jarraitu ahal izateko. Sekulan ez zait horrelakorik gertatu! Amak esaten dit ez duela horrelako sentsaziorik oroitzen; espero dut datozen zazpi hilabeteetan horrela egon behar ez izatea, bestela, 20 kilo hartuko ditut erraz!
Urduri nengoen, nahiz eta nire "barrukoaz" (oraindik beldur ematen dit haur deitzeak) ezer esango ez zidala jakin. Emagin jatorra egokitu zait, ez da gutxi. Azken hilerokoa noiz izan nuen galdetu eta taula bati begiratuta: - 7 aste eta 3 egun dituzu, urriaren 20rako. Ene! Oraindik sinetsi ezinean ibili eta dagoeneko data bat daukat. Aste honetan hasiko omen da beste bihotz bat taupaka nire barnean (hau ez dit berak esan, interneten begiratu dut); hanketako kimak aterako zaizkio eta besoetakoak luzatu. Dena buru da gaixoa. Baina hori guztia ikusteko hilabete itxoin beharko dugu, lehenen...
Adin batera iritsita eta bikotea baldin baduzu jende asko hasten zaizu galdera hori egiten. Eta umeak, noiz? garaia duzue, ezta? Dagoeneko haurrak izan dituztenak edo senideak bereziki astunak izan daitezke. Eta zuek,zer, noiz? Egun batetik bestera erabaki eta egin daitekeen zerbait balitz bezala, borondatearekin nahikoa izango balitz bezala, beste arazorik ez balego bezala. "Nik gustora izango nuke oraintxe haur bat" aitortu zidan lagun batek duela gutxi, baina kontuak egin ditut...eta ez zait iristen. Ez dira gutxi, bestalde, haurdun gelditzearekin obsesionatu egiten direnak, zenbat eta g...
Une hau sekula iritsiko ez zela iruditzen zitzaidan. 28 egun, ezzer ez, 30 ere ez, beno tira, askotan 32 egunekoa izaten dut zikloa... 32, bai, badator, obarioetako eta bularretako molestiak... ez, 33, 34...35era iristen banaiz prediktorra erosiko dut. Eta iritsi nintzen. Mutila etxera etorri arte itxoin nuen, eta martxan jarri nintzen. Botikariaren hitzetan, "muy facil de hacer, muy simple". 4 minutu besterik ez da itxoin behar. Benga, goazen maindireak tolestera, bitartean... Kaguen, ezer ez. Nola ezer ez? Hori arroxa da. Arroxa? baina oso ahula. Paperean esaten zuen, nahiz eta kol...