predictor: hau arroxa al da?
Une hau sekula iritsiko ez zela iruditzen zitzaidan. 28 egun, ezzer ez, 30 ere ez, beno tira, askotan 32 egunekoa izaten dut zikloa... 32, bai, badator, obarioetako eta bularretako molestiak... ez, 33, 34...35era iristen banaiz prediktorra erosiko dut. Eta iritsi nintzen. Mutila etxera etorri arte itxoin nuen, eta martxan jarri nintzen. Botikariaren hitzetan, "muy facil de hacer, muy simple". 4 minutu besterik ez da itxoin behar. Benga, goazen maindireak tolestera, bitartean...
Kaguen, ezer ez. Nola ezer ez? Hori arroxa da. Arroxa? baina oso ahula. Paperean esaten zuen, nahiz eta kolorea ahula izan... bai? bai , neska, positiboa dela. Positiboa? ez dakit ba....eta botikariari galdetzen badiot?
Eta hantxe joan nintzaion botikariari, etxean bakarrik nengoela gezurra esan, eta ez nengoela ziur, eta urduri nengoela... Gizon jatorrak baietz, baina ziur egoteko biharamonean egiteko beste test bat oparitu zidan. Biharamonean ez zuen huts egin: Arroxa.
Benetan, abuztuan utzi genion neurriak hartzeari, eta urduri jartzen hasia nintzen. Inguruan emakume haurdunak eta jaioberriak besterik ez nituen ikusten! baina tira, iritsi da, eta orain sentsazio bitxia dut, ezin sinetsi!
Iruzkinak
lulu 2007-02-20 18:31 #1
<p>Zorionak!!</p>
<p>Jarraituko ditut zure abenturak.</p>
borthuzai 2007-02-20 20:01 #2
ZORIONAK BAI!<br />
Sugoi 2007-04-12 18:29 #3
Zorionak bai! Duela hilabete batzuk nebatxo bat izan nuen nik, antzekoa ere ez da baina ilusio handiagaz jaso nuen! Hain dira maitagarriak hauerrak...
Utzi iruzkina: