Haurdunaldixai buruzko webgune, liburu eta bideo interesgarri batzuk batzen jungo naz, neuk eskure eukitxeko, eta nahi dabenak ikusteko. Egixe esan, hainbeste informazinoi da gaur egun. Nik, batez be, gexen gusta gaztanak ero benetan inportantik iritxi gaztanak ipinikot hamen. Etapa oso politxe dala esaten dabe danak, baine barauke beran gorabeherak, buruko minak, ondoezak. Haurdunaldiko egoera bakotxe ulertzeko baliagarrixe ixan leike hamen ipinikoten informazinoi.


Bizitza

5
amagaia 1456130719897 Predictor: positive | 2007-11-09 18:21

"Bizitza heldu da eta zure begiak ditu".                                                           J. Sarrionaindiari lapurtua


Urriaren 26an, arratsaldeko 6:05ean jaio zinen. 3.195 kg-ko neskatila beltzaran eta jenio bizikoa. Pare bat orduz itxaron behar izan genuen elkar ezagutu aurretik, ordu luzez egon ondoren nahikoa dilatatu ez nuenez kirofanora eraman behar izan baininduten zesarea egitera. Gelara iritsi orduko nire bularrean jarri zintuzten eta gogo biziz ekin zenion zurrupatzeari, aiton-amonak eta erizaina bera harritu zituen indarra erakutsiz. Zaila zait nire orduko sentsazioa zein zen adieraztea. Anestesiagatik nahasi xamar nengoen, hunkiturik, ondoan neukana neure barnetik atera zela sinistu ezinean; ar...


Hementxe gaude oraindik, ez duzu atera nahi, antza! Kalera atera eta jende guztia galdezka hasten zait, galdezka eta gehiago, sabela altuegi dudala oraindik, aurpegia ez zaidala aldatu... Kontua da nire barnean mugimendua hasia dela, kontrakzioak sentitu ditut azken egunetan, solteak, ez oso fuerteak, batzuetan unea iritsia zela pentsarazten zidatenak. Ginekologoak baieztatu egin dit gaur: 2 zm dilatatuak ditut dagoeneko horien ondorioz. Hurrengo astelehenerako hitzordua eman dit, badaezpada, baina ikusitakoarekin itzuliko ez naizela uste duela ere esan du. Ilbetea da ostiralean, horrek er...


Erditzeko balizko dataren bezperatan gaude eta ezinegona handitzen zaigu egunetik egunera. Gaur erregistroa delakoa egiten izan gara. Kontrakziorik ba ote dagoen neurtzen du horrek eta haurraren erreakzioa ona ote den kontrakzio horiek daudenean. Primeran omen zaude; nik kontrakzio bakoitzeko taupadak izugarri azkartzen zitzaizkizula sumatu dut, baina umetokiaren lepoa itxita omen daukat oraindik. Azken bi astetan 500 gramo hartu dituzu eta, akatsak akats, 3 kilo eta 100 gr dituzu orain, beraz, txiki izatetik urrun, esango nuke nik. Dilataziorik ez egoteak oraindik egun batzuk itx...


 38 aste bete berri. Une batetik bestera irits zaitezke, hori esaten didate denek, eta aitortu behar dut azken bi gauetan sabelaldeko presioa sentituz esnatu naizenean adi jarri naizela, zer gerta ere. Berez, oraindik pare bat aste itxoin behar dugu zu ikusteko, baina sahiestezina da dagoeneko horretan pentsatzen hastea. Azken egunetan nekatua eta oso dorpe sumatzen dut nire burua, 12 kilo ez dira alferrik hartzen... baina ezin kexatu, zu itxoitea beste lanik ez dut orain eta lasai ibil naiteke. Ostiralean ikusi zintugun azken aldiz ekografoaren pantailan; zotina zenuen eta ginekol...


Hauxe da agindutako bigarren partea. Niri gertatu aurretik ez nuen inola ere hau horrela irudikatzen; oroitzen naiz, ekaina aldean, mugimenduak sentituz gain ikus nitzakeela ohartu nintzenean liluraturik gelditu nintzela. Ene, zenbat gauza ditugun oraindik zuregandik ikasteko, Maddi!  


Orduak igaro nitzake sabelari begira; izan ere, denbora luzea ematen dut horretan, eseri, kamiseta jaso eta zure mugimenduei so egin. Xuabe-xuabe ibiltzen zara batzuetan, kulunkatzen ibiliko bazina bezala. Beste batzuetan, kolpe bortitzak izaten dira, sabelaren forma desitxuratzen didatena (bideoak nola igo ikasi dudanez hurrengoa halakoa izango da). Bitxia da oso. Hauxe da azken hilabeteetako gure espektakulua:


Astelehen gauean Aiert jaio zen. Esango nuke zuk zerbait gertatzen zela sumatu zenuela, aztoratua ibili baitzinen. 2 kilo eta 300 gramo pisatu zituen, eta hari handitxo zetorrela esana zioten! Egun berean, goizean, ginekologoarenean izanak ginen gu, eta ia hilabete baten faltan pisu hori bera kalkulatzen zizula esan zigun; azkenean morroxko xamarra izango ote zara! Aiert erraz jaio zen, uste baino errazago izan zen dena bere amarentzat; oraintxe sinatuko nuke nik gurea ere halakoa izateko... Atzo oso lasai eman zuen eguna, eta tarteka oso espabilatua ibili zen, gozada bat zen hura...


Erreportaia

amagaia 1456130719897 Predictor: positive | 2007-09-19 20:40

Oso erreportai polita egin ziguten aurreko larunbatean Gaur8 astekarian. Aita harro-harro, amona ia negarrez... Jaio aurretik norberaren izena egunkariko azalean ateratzea ez da eguneroko gauza, neska! Lan handia izango duzu hau dena irakurtzen handitzen zarenean. Sortu ez, eta dagoeneko lanak!


Hilabete besterik ez da falta eman ziguten datarako, sinestezina! Urduri? hori izan da azken boladan gehien entzun dudan galdera. Eta nik, oraindik ez, erantzun diet, agian ez dudalako horretan gehiegi pentsatu orain arte. Baina azken egunetan pentsatzen hasi naiz. Zure lehengusu Aiert jaiotzear dago, eta horrek, nolabait, gure atzerako kontaketa dakar. Ez dakit erditzeko uneak berak beldurra ematen didan; hobeki edo okerrago, pasako baita. Gerokoa, aldiz... Aaaiii... Zu ikusteko gogo izugarria dut batetik, baina, bestetik, zu barrenean eramatearen sentsazio gozoa luzatu nahiko nuke. Uste d...


Bazkalondoan aldaketa sumatu dut sabelean; atzo arte nire ezkerraldean sumatzen nuen ustez zure gorputza osatzen duen konkorra, gogorren jartzen zaidana. Eskuinaldean sentitzen genizkizun oinak (ekografian baieztatu ahal izan genuen oinak alde horretan zenituela), atzo bertan ikusi ere egin genuen nola luzatzen zenituen hankak. Gaur, baina, sofan eserita nengoela eskuinaldean kuzkurtuta zeundela iruditu zait. Oraintxe, idazten ari naizela, hankak beste aldera luzatzen dituzula iruditzen zait. Hainbeste denbora aurreko posizioan egon eta gero arraroa egin zait aldaketa, baina hala izango da...


Tira... sustoa horretan gelditu da azkenean, askok esaten zidaten bezala. Ostiralean ekografia egiten izan ginen eta ongi zaudela esan ziguten, ez zarela oso handi jaioko, baina zure neurriak egokitzat hartzen dutenaren barruan daudela. Halako batean, neurriren bat hartzen ari zela, ginekologoak "asko mugitzen ari da, ez dakit hau neurtzerik izango dugun... baina horregatik bada, seinale ona". Eta hori guk ere pentsatzen genuen joan aurretik, ez zitekeela ahul egon hainbeste mugitzen zen norbait. Lasaiago ekingo diogu falta zaigunari, beraz. Argazki hau (34 aste) eta aurrekoaren arte...


Sorpresa handia jaso nuen atzo, ohi bezala sustatun sartu eta gure blogaren berri ematen zutela ikusi nuenean. Denbora gutxian bisita kopurua izugarri handitu zen. Utzitako mezuak eskertzekoak dira, asko animatu naute, benetan, baita hunkitu ere (sentiberatasuna gori-gori izaten dugu haurdunok, hormonak...). Eta beno, gaur arratsean joan behar dugu ekografia doopler hori egitera, ea kontua zertan den...


Estatu Batuetan gurasoek haur jaioberriari haren izena daraman webgunea oparitzea modan jarri dela entzun nuen aurrekoan. Batzuek, haurraren izena horren arabera erabakitzen omen dute, izena libre dagoen edo ez konprobatu eta gero. Hara, nik ere antzeko zerbait ez ote dut egin? pentsatu nuen (aldeak alde, jakina, ez dut nire burua hain zorotzat hartzen). Zuri buruzko blog bat idazten hasi, eta, aitortuko dut, googlen zure izen-deiturak sartu nituen besterik ba ote zegoen ikusteko (ez nuen erabakitakoa aldatzeko asmorik eh). Orain, nire bloga izaten hasi eta gero eta zureago dela iruditzen z...


Ekografia egiten izan ginen atzo. Aurrekoetan urduriago, irrika handiagoz egon nintzen, izan ere, orduan zure berri izateko modu bakarra nuen. Orain, zuk zeuk ematen didazu uneoro zure berri, eta nik "ama, ongi nago" moduan ulertzen ditut horiek. Lasai nengoen eta urduri atera nintzen, behar baino txikixeago zaudela esan baitziguten. Ez kezkatzeko, gertatu ohi dela, eta agian genetikoki halakoa zarelako izango dela. Karbohidratoak hartzeko, ia handitzen zaitugun, eta atseden gehiago hartzeko. Lasaiago nago orain, ingurukoekin hitz egin eta beste laupabost kasuren berri izan dut, "ah, bai,...


29 aste betetzen ditut gaur eta egunetik egunera aldaketa sumatzen hasia naiz, gauero borobilago ikusten dut sabelaldea. Hori esaten dute, azken txanpan sartua nabariagoa izaten dela. Eta ez da harritzekoa, gure neskatila dantzan ari baita egun osoan eta bere mugimenduekin lekua egiten duela ematen du. Dantzari aparta izango ote da! Aurrekoan erditzea prestatzeko lehen saioan izan nintzen. Talde terapia antzeko zerbait iruditu zitzaidan, hainbeste emakume zure egoera berean ikustea, zure beldur eta zalantza berberekin... ez dator gaizki. Ez nago ziur horrelako saioak erditzeko unerako balia...


Aste batzuk dira zure mugimenduak sumatzen hasi nintzela. Kolpe urrunak ziren hasieran, oso noizbehinkakoak. Duela aste pare bat, ordea, nabarmenagoak izaten hasi ziren, sarriagoak. Oso gustuko dut zure kolpe horiek sentitzea. Batzuetan, hain dira gogorrak, ikusi ere egin daitezke, sabelaldean olatuak eragiten baitizkidazu. Zu hor zaudela sentitzera ohitu naiz, eta orain, tarte luze batez sumatzen ez bazaitut kezkatzen hasten naiz. Pentsatzekoa da, zure txikian pertsona zarenez, guk bezala egunak izango dituzula, egun lasaiagoak, egun urduriagoak... baina ezin dut ebitatu, mugitzen ez baza...


Maddi

amagaia 1456130719897 Predictor: positive | 2007-06-14 18:55

Duela hilabete oraindik nekez sinis genezakeen hor zeundela. Izugarria da hilabete eskaxean izandako aldaketa. Dagoeneko ezin disimula dezaket hazten ari den sabela (ezta saiatu ere, ez pentsa), eta tarteka zu zeu zara zure presentzia oroitarazten didana, kilo erdira iristen ez bazara ere. Atzo, azkenean, aitatxok ere zu sumatzeko aukera izan zuen. "Zuk lasaitu egiten duzu" esaten nion nik aurrekoetan eskua jarri eta gelditzen zinenean. Ekainaren 4an jakin genuen neskatxa zinela. Egia esan, beti irudikatu zaitut horrela, eta premonizioa bete da. Maddi. Zure aitaren begi ilun handiak n...


Gaur entzun zaitugu, zure bihotza ziztu bizian. Oraindik itxoin beharko dugu berriz ikusi arte, baina entzun zaitugu eta zerbait da. Goiz omen da sentitzeko, eta batzuetan hor jarraitzen duzula sentitzeko beharra daukat. Ez dakigu Maddi edo Xabat izango zaren (edo azken uneko aldaketaren bat....). Nik beti neska batengan pentsatu dut haur bat nuela irudikatu dudanetan; ez bereziki nahiago dudalako, hala etorri zaidalako burura, besterik gabe. Txinatar taula baten arabera ere neska izan beharko zenuke; baina, tira, ez dut gauza horietan gehiegi sinisten, izan ere, bi aukera egonda asmatzeko ...


Ikusi arte ezin guztiz sinetsi. Natura handia da! Nola liteke bestela 6 zm neurtzera iristen ez den gizakitxoa guztiz osaturik egotea (oraindik buruhandi xamarra), eskutxoak, hankak, bihotza, urdaila... haren mugimendu etengabea. Eta hori dena 3 hilabete exkasean, inkonszienteki, paseatu, irakurri, bazkaria prestatu edo klaseak prestatzen nituen bitartean... harrigarria. Goizeko lehen orduan abiatu nintzen, bihotza saltoka nuela, bat-batean hamaika zalantza agertuta, eta deus ere ez badago? Edo bikiak badira? dena ongi egongo al da? Eskerrak ondoan "aitatxo" lasaia eta baikorra nuen... Hama...


Beti izan naiz sake ederrekoa, gauza gutxik kendu didate jateko gogoa. Baina orain... orduoro naiz gose! Gainera, berehala jaten ez badut ondoezik sentitzen hasten naiz, botagurea eta guzti batzuetan. Gaur goizeko bostetan kiwia eta yogurra jatera jeiki behar izan dut lotan jarraitu ahal izateko. Sekulan ez zait horrelakorik gertatu! Amak esaten dit ez duela horrelako sentsaziorik oroitzen; espero dut datozen zazpi hilabeteetan horrela egon behar ez izatea, bestela, 20 kilo hartuko ditut erraz!


Urduri nengoen, nahiz eta nire "barrukoaz" (oraindik beldur ematen dit haur deitzeak) ezer esango ez zidala jakin. Emagin jatorra egokitu zait, ez da gutxi. Azken hilerokoa noiz izan nuen galdetu eta taula bati begiratuta: - 7 aste eta 3 egun dituzu, urriaren 20rako. Ene! Oraindik sinetsi ezinean ibili eta dagoeneko data bat daukat. Aste honetan hasiko omen da beste bihotz bat taupaka nire barnean (hau ez dit berak esan, interneten begiratu dut); hanketako kimak aterako zaizkio eta besoetakoak luzatu. Dena buru da gaixoa. Baina hori guztia ikusteko hilabete itxoin beharko dugu, lehenen...


Adin batera iritsita eta bikotea baldin baduzu jende asko hasten zaizu galdera hori egiten. Eta umeak, noiz? garaia duzue, ezta? Dagoeneko haurrak izan dituztenak edo senideak bereziki astunak izan daitezke. Eta zuek,zer, noiz? Egun batetik bestera erabaki eta egin daitekeen zerbait balitz bezala, borondatearekin nahikoa izango balitz bezala, beste arazorik ez balego bezala. "Nik gustora izango nuke oraintxe haur bat" aitortu zidan lagun batek duela gutxi, baina kontuak egin ditut...eta ez zait iristen. Ez dira gutxi, bestalde, haurdun gelditzearekin obsesionatu egiten direnak, zenbat eta g...


Une hau sekula iritsiko ez zela iruditzen zitzaidan. 28 egun, ezzer ez, 30 ere ez, beno tira, askotan 32 egunekoa izaten dut zikloa... 32, bai, badator, obarioetako eta bularretako molestiak... ez, 33, 34...35era iristen banaiz prediktorra erosiko dut. Eta iritsi nintzen. Mutila etxera etorri arte itxoin nuen, eta martxan jarri nintzen. Botikariaren hitzetan, "muy facil de hacer, muy simple".  4 minutu besterik ez da itxoin behar. Benga, goazen maindireak tolestera, bitartean... Kaguen, ezer ez. Nola ezer ez? Hori arroxa da. Arroxa? baina oso ahula. Paperean esaten zuen, nahiz eta kol...


Azken iruzkinak