Hitzetik hortzera
38 aste bete berri. Une batetik bestera irits zaitezke, hori esaten didate denek, eta aitortu behar dut azken bi gauetan sabelaldeko presioa sentituz esnatu naizenean adi jarri naizela, zer gerta ere. Berez, oraindik pare bat aste itxoin behar dugu zu ikusteko, baina sahiestezina da dagoeneko horretan pentsatzen hastea.
Azken egunetan nekatua eta oso dorpe sumatzen dut nire burua, 12 kilo ez dira alferrik hartzen... baina ezin kexatu, zu itxoitea beste lanik ez dut orain eta lasai ibil naiteke.
Ostiralean ikusi zintugun azken aldiz ekografoaren pantailan; zotina zenuen eta ginekologoari grazia egin zion zu horrela harrapatzeak, lehen aldia zuen haur bat horrela “in fraganti” harrapatzen zuena, antza. Beste batzuetan aitari esana nion eta ez dakit gehiegi sinisten zuen. 2 kilo eta 600 gramo pisatzen duzula esan zigun (400 gramoko akats tartea dago), beraz 300 gramo hartu dituzu azken alditik, eta dagoeneko kanpoan dagoen zure lehengusua harrapatu duzu! Hari begira jarri eta hura bezalako bat barnean dudala pentsatzen dudanean...
Iruzkinak
jaio 2007-10-10 12:24 #1
<p>Ai ama! Badatorrela!</p>
<p>Haurdunaldiko sentsazio eta sentimenduek gailurra joko dute behingoz, parre, negar, denak batera... Zure sabelak emandako abaro gozoa utziko du Maddik eta zuek hezur-haragizko umetxoa izango duzue aurrez-aurre, beretzat gordeak dituzuen igurtzi, laztan eta muxu guztiak emateko.</p>
<p>Ondo etorri mundura, Maddi. Muxu bana hiruroi</p>
Utzi iruzkina: