Hau espektakulua!
Orduak igaro nitzake sabelari begira; izan ere, denbora luzea ematen dut horretan, eseri, kamiseta jaso eta zure mugimenduei so egin. Xuabe-xuabe ibiltzen zara batzuetan, kulunkatzen ibiliko bazina bezala. Beste batzuetan, kolpe bortitzak izaten dira, sabelaren forma desitxuratzen didatena (bideoak nola igo ikasi dudanez hurrengoa halakoa izango da). Bitxia da oso.
Hauxe da azken hilabeteetako gure espektakulua:
Iruzkinak
Aita ere... 2007-09-28 19:06 #1
Mila esker, benetan!
Eta zorionak blogagatik.
Egunotako sentimendu leherketa eta nahasketa honetan, gozada bat izan da gaur zure bloga deskubritzea. Behin baino gehiagotan eragin didazu irribarrea.
Zaindu zaitezte, eta animo!
mizpira 2007-09-29 10:38 #2
Hara! Ez nuen uste mugimenduak hain nabarmenak izan zitezkeenik. Harrigarria da benetan.<br />Zorte on guztiarekin eta zorionak!<br />
Utzi iruzkina: