Susto txiki bat
Ekografia egiten izan ginen atzo. Aurrekoetan urduriago, irrika handiagoz egon nintzen, izan ere, orduan zure berri izateko modu bakarra nuen. Orain, zuk zeuk ematen didazu uneoro zure berri, eta nik "ama, ongi nago" moduan ulertzen ditut horiek.
Lasai nengoen eta urduri atera nintzen, behar baino txikixeago zaudela esan baitziguten. Ez kezkatzeko, gertatu ohi dela, eta agian genetikoki halakoa zarelako izango dela. Karbohidratoak hartzeko, ia handitzen zaitugun, eta atseden gehiago hartzeko.
Lasaiago nago orain, ingurukoekin hitz egin eta beste laupabost kasuren berri izan dut, "ah, bai, eztakitnori ere hori esan zioten, pastelak jateko". Eta hor dago aitatxo ere, ez dakit zer egingo nukeen bere animo eta baikortasunik gabe.
Orain beste ekografia baten zain gaude, plazentak elikagaiak ongi pasatzen dituela ziurtatu behar dugu. Ongi egongo zara, ezta, maitia?
Iruzkinak
Aitor 2007-09-03 10:38 #1
Animo! Ez da ezer izango!

Iñaki 2007-09-06 11:47 #2
Kaixo, ama anonimo hori:

Hasteko, zorionak ama izango zarelako edo jadanik ama zarelako. Zorionak eta eskerrik asko zure sentimenduak azaldu eta besteoi transmititzeko ideia genial hori izan duzulako. Ni aitona naiz, bi biloba ditut: Ander, 3 urtekoa eta Maddi, ia 8 hilabetekoa. Zoragarriak dira eta zoriontsu egiten naute.

Ea zure Maddi hori ere osasuntsu hazten joaten den eta arazo handirik gabe jaiotzen den. Etzazu dudarik izan, ume horrek zoriontsu egingo zaituzte eta, lotura txiki bat suposatzen badu ere, jakin ezazu maitasunez ehundutako lotura bezalako "kortse" goxorik ez duzula aurkituko.

Animo eta zorte on!

Iñaki

Amaia 2007-09-06 13:26 #3
Lasai, amagai, neri ere horixe esan zidaten, eta azken hilabetean bospasei ekografia egin zizkidaten, haurra txikia zetorrela-eta. Hori bai, gehiago jateko aholkurik ez nuen jaso eta igual jarraitu nuen.

Iritsi zen erditzeko garaia, eta ia hiru kilo eta erdi gure "txikiak"!

Lasaiago egoteko balio badizu...

amagai 2007-09-07 13:28 #4
milesker denei!
Utzi iruzkina: