Lehen bisita: emagina
Urduri nengoen, nahiz eta nire "barrukoaz" (oraindik beldur ematen dit haur deitzeak) ezer esango ez zidala jakin. Emagin jatorra egokitu zait, ez da gutxi. Azken hilerokoa noiz izan nuen galdetu eta taula bati begiratuta:
- 7 aste eta 3 egun dituzu, urriaren 20rako.
Ene! Oraindik sinetsi ezinean ibili eta dagoeneko data bat daukat. Aste honetan hasiko omen da beste bihotz bat taupaka nire barnean (hau ez dit berak esan, interneten begiratu dut); hanketako kimak aterako zaizkio eta besoetakoak luzatu. Dena buru da gaixoa. Baina hori guztia ikusteko hilabete itxoin beharko dugu, lehenengo ekografia egin arte. Luze demonio!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: