Eta zuek, zer, noiz?
Adin batera iritsita eta bikotea baldin baduzu jende asko hasten zaizu galdera hori egiten. Eta umeak, noiz? garaia duzue, ezta? Dagoeneko haurrak izan dituztenak edo senideak bereziki astunak izan daitezke. Eta zuek,zer, noiz? Egun batetik bestera erabaki eta egin daitekeen zerbait balitz bezala, borondatearekin nahikoa izango balitz bezala, beste arazorik ez balego bezala.
"Nik gustora izango nuke oraintxe haur bat" aitortu zidan lagun batek duela gutxi, baina kontuak egin ditut...eta ez zait iristen. Ez dira gutxi, bestalde, haurdun gelditzearekin obsesionatu egiten direnak, zenbat eta gehiago obsesionatu, orduan eta antzuago. Estresak ere badu zeresan handirik horretan. Nola lagunduko dio horri ditxosozko galderak? Haurrak nahi ez izatea ere beste aukera bat da, onargarria. Zenbatetan ikusi dut islatuta haurrengan gurasoen utzikeria... hori hobea al da?
Sei hilabete pasa dira haurra bilatzen hasi ginenetik. Hainbatetan entzun dut komentarioa nire inguruan. Eta, demontre! urduritzen ninduen! Nire esku zegoena egiten ari nintzen! Eta ez dakit ez ote zen urduritasun hori lehenago gelditzea galarazi duena, izan ere, izeba izango nintzela jakin nuen duela hilabete, eta orduan "tira, gutxienez izeba" pentsatu eta lasaitu nintzela esan daiteke.
Hori, bada, ez izan zure lagunekin astuna!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: