Sustatun atera gara!

amagaia 1456130719897 Predictor: positive | 2007-09-07 13:17
3

Sorpresa handia jaso nuen atzo, ohi bezala sustatun sartu eta gure blogaren berri ematen zutela ikusi nuenean. Denbora gutxian bisita kopurua izugarri handitu zen. Utzitako mezuak eskertzekoak dira, asko animatu naute, benetan, baita hunkitu ere (sentiberatasuna gori-gori izaten dugu haurdunok, hormonak...).

Eta beno, gaur arratsean joan behar dugu ekografia doopler hori egitera, ea kontua zertan den...

Amaia A.

Amaia A. 2007-09-07 14:30 #1

Kaixo, amagai!

Bai, nik ere sustaturen bitartez izan nuen zure blogaren berri, eta uste dut badakidala nor zaren!

Animo, oso polita da egiten ari zaren guztia (haurdunaldia bera eta bloga, noski). Zureak irakurrita ama izateko gogoa ematen du! (broma da, e!)

Ea aurki tripontzi borobil hori ikusteko aukerarik badudan. Muxu handi bat!

Lurdes

Lurdes 2007-09-07 21:39 #2

Iep!
Hazparneko emazteen elkarte bat gira.
Sustaturen bidez zure blogaren berri izan dugu eta gure blogan ezarri dugu artikulu bat eta esteka ere.
espero dugu ados izanen zarela. Bestenaz, nola ez, kenduko dugu berehala!
Gure blogan (frantsesez eta euskaraz) denetarik argitaratzen dugu: ingurumena, emazteen aurkako bortizkeria, etabar. nahi duguna da beste emazteri informazioa ahalik eta modu zabalena helaraztea.
Segi ontsa eta aintzina
Pott (musu) bat Iparraldetik

arratetxo

arratetxo 2007-09-09 18:44 #3

Eta ni blog honi buruz ezer jakin gabe!! Irakurtzen jarraituko dut ;)

Zorionak eta zorte on!!

Utzi iruzkina: