Mugimenduen zain
Aste batzuk dira zure mugimenduak sumatzen hasi nintzela. Kolpe urrunak ziren hasieran, oso noizbehinkakoak. Duela aste pare bat, ordea, nabarmenagoak izaten hasi ziren, sarriagoak.
Oso gustuko dut zure kolpe horiek sentitzea. Batzuetan, hain dira gogorrak, ikusi ere egin daitezke, sabelaldean olatuak eragiten baitizkidazu.
Zu hor zaudela sentitzera ohitu naiz, eta orain, tarte luze batez sumatzen ez bazaitut kezkatzen hasten naiz. Pentsatzekoa da, zure txikian pertsona zarenez, guk bezala egunak izango dituzula, egun lasaiagoak, egun urduriagoak... baina ezin dut ebitatu, mugitzen ez bazara laztan edo txalo bitartez mugiarazten saiatzen naiz. Eta erantzuten duzunean sortzen zaidan irribarrea ere ezin ebitatu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: