Zaila da, baina...pazientzia!

amagaia 1456130719897 Predictor: positive | 2007-10-18 17:41
1

Erditzeko balizko dataren bezperatan gaude eta ezinegona handitzen zaigu egunetik egunera. Gaur erregistroa delakoa egiten izan gara. Kontrakziorik ba ote dagoen neurtzen du horrek eta haurraren erreakzioa ona ote den kontrakzio horiek daudenean. Primeran omen zaude; nik kontrakzio bakoitzeko taupadak izugarri azkartzen zitzaizkizula sumatu dut, baina umetokiaren lepoa itxita omen daukat oraindik. Azken bi astetan 500 gramo hartu dituzu eta, akatsak akats, 3 kilo eta 100 gr dituzu orain, beraz, txiki izatetik urrun, esango nuke nik.

Dilataziorik ez egoteak oraindik egun batzuk itxoin beharko dugula adierazi nahi ote duen galde egin diogu ginekologoari, eta berak ezetz, gaur bertan ere has nintekeela. Data hurbildu ahala urduritasuna eta beldurra areagotu zaizkit eta nire ametsek zurekin dute zerikusia gauero. Ez dut pazientzia galdu nahi, une bakoitza disfrutatu nahi nuke zu barnean sentitzea ere atsegina baita, baina zaila da. Gauza asko areagotu zaizkit egunotan, baina, bereziki, gogoa. Zu ikustekoa.

KP

KP 2007-10-23 08:01 #1

<p>Zer esango dizut ba.... Animo, Amagai! Ziur dena ondo aterako dela. Zorte ona opa dizut hemendik aurrera hasiko duzuen bide berri honetan.</p>

<p>Asko gozatu dut zure bloga irakurtzen!</p>

<p>Besarkada handi bat!</p>


Utzi iruzkina: