Gaur entzun zaitugu

amagaia 1456130719897 Predictor: positive | 2007-05-10 21:40

Gaur entzun zaitugu, zure bihotza ziztu bizian. Oraindik itxoin beharko dugu berriz ikusi arte, baina entzun zaitugu eta zerbait da. Goiz omen da sentitzeko, eta batzuetan hor jarraitzen duzula sentitzeko beharra daukat.

Ez dakigu Maddi edo Xabat izango zaren (edo azken uneko aldaketaren bat....). Nik beti neska batengan pentsatu dut haur bat nuela irudikatu dudanetan; ez bereziki nahiago dudalako, hala etorri zaidalako burura, besterik gabe. Txinatar taula baten arabera ere neska izan beharko zenuke; baina, tira, ez dut gauza horietan gehiegi sinisten, izan ere, bi aukera egonda asmatzeko probabilitatea handia da.

Konturatu gabe, baina lehen aldia da zuri ari natzaizula. Blogak ordez, auskalo zer erabiliko dugun zu hau irakurtzeko gai izaten zarenean...


Utzi iruzkina: