Buelta eman al duzu?
Bazkalondoan aldaketa sumatu dut sabelean; atzo arte nire ezkerraldean sumatzen nuen ustez zure gorputza osatzen duen konkorra, gogorren jartzen zaidana. Eskuinaldean sentitzen genizkizun oinak (ekografian baieztatu ahal izan genuen oinak alde horretan zenituela), atzo bertan ikusi ere egin genuen nola luzatzen zenituen hankak.
Gaur, baina, sofan eserita nengoela eskuinaldean kuzkurtuta zeundela iruditu zait. Oraintxe, idazten ari naizela, hankak beste aldera luzatzen dituzula iruditzen zait. Hainbeste denbora aurreko posizioan egon eta gero arraroa egin zait aldaketa, baina hala izango da. Buelta eman eta azken unean buruz gora jartzen ez zaren bitartean, ederki!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: