Maddi
Duela hilabete oraindik nekez sinis genezakeen hor zeundela. Izugarria da hilabete eskaxean izandako aldaketa. Dagoeneko ezin disimula dezaket hazten ari den sabela (ezta saiatu ere, ez pentsa), eta tarteka zu zeu zara zure presentzia oroitarazten didana, kilo erdira iristen ez bazara ere. Atzo, azkenean, aitatxok ere zu sumatzeko aukera izan zuen. "Zuk lasaitu egiten duzu" esaten nion nik aurrekoetan eskua jarri eta gelditzen zinenean.
Ekainaren 4an jakin genuen neskatxa zinela. Egia esan, beti irudikatu zaitut horrela, eta premonizioa bete da. Maddi. Zure aitaren begi ilun handiak nahi nituzke zuretzat.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: